Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

Psikoanalisiari buruzko hitzaldi-zikloa

Iparraldeko Elkarte Psikoanalitikoak (CPN, gaztelaniaz), UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Sailaren lankidetzarekin, gonbidatzen dituzte ikasleak eta irakasleak 2025-2026 ikasturteko Psikoanalisiaren Inguruko Hitzaldi Zikloan parte hartzera. Oraingo ikasturte akademikoaren zikloaren gai komuna “Nartzisismoa eta bizitza-zikloa” izango da. Hitzaldiak doakoak eta sarrera librekoak dira.

  • Data: 2025eko azaroaren 8a 
  • Hizlaria: Yolanda Irulegui (APM) anderea
  • Hitzaldiaren titulua: “Nerabezaroa zeharkatzea subjektibotasuna arriskuan dagoenean”. 
  • Tokia: Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan, 2.9 gela
  • Ordua: 10:00-13:30
Ziklo osoa (4 hitzaldi) betetzen duten UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikasleek lor dezakete AUKERA LIBREKO 0,5 KREDITUEN ZIURTAGIRI AKADEMIKOA.