Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikastaroa

Uda ikastaroa | La mente en su ambiente: cómo el contexto nos moldea

 

Entendiendo cómo el contexto moldea nuestro pensamiento, emociones y conducta.

Azalpena

Bizitzan zehar, pertsonok gure inguruko testuinguruen barruan hazten, ikasten eta sentitzen dugu: familian, eskolan, lanean… Testuinguru horiek guztiek eragin handia dute gure garapen psikologikoan eta osasun mentalean, askotan pentsatzen duguna baino handiagoa. Uda Ikastaro honek inguruneak gure biologiarekin eta gure buruarekin nola lotzen diren ulertzeko ibilbide bat proposatzen du. Aztertuko da eguneroko esperientziek, harreman pertsonalek eta ingurumen-baldintzek nola utz ditzaketen arrasto iraunkorrak garunean eta jokabidean. Eragin horiek bizitza osoan zehar ager daitezke, haurtzarotik zahartzarora arte.

Halaber, ikusiko dugu ingurune onuragarriek zer eragin duten pertsonen garapenean. Harreman seguruak, gizarte-babesa eta giro positiboa daudenean, garapen kognitibo eta emozionala hobea izan ohi da. Horrek estresa hobeto kudeatzen laguntzen du eta zahartze osasungarriagoarekin lotuta dago. Bestalde, ingurune zail edo kaltegarriek ere ondorio garrantzitsuak izan ditzakete. Ezegonkortasunak, desberdintasunak edo baliabide faltak estres kronikoa sor dezakete. Denboran luzatzen bada, estres horrek sistema biologiko eta psikologikoetan eragina izan dezake. Ondorioz, ongizatea kaltetu daiteke eta arazo psikologikoak edo gaixotasun neurodegeneratiboak izateko arriskua handitu.

Ikastaroak banakako desberdintasunei ere erreparatuko die. Azalduko da zergatik pertsona batzuek egoera zailak gainditzeko eta oreka emozionala mantentzeko gaitasun handiagoa duten (pertsona erresilienteak), eta zergatik beste batzuek zailtasun gehiago izan ditzaketen.

Helburuak

Bizitzen garen testuinguru desberdinek (hala nola familia, eskola, komunitatea edo ingurune fisikoa) gure osasun mentalean, emozioetan eta jokabidean bizitzan zehar duten eragina aztertzea.

Ikuspegi diziplinartekoa sustatzea, ebidentzia zientifikoan oinarrituta, faktore psikologikoak, biologikoak eta sozialak integratuz testuinguruak giza ongizatean duen rola ulertzeko; baita pertsonok testuinguru beraren aurrean zergatik modu desberdinetan erantzuten dugun azaltzeko ere.

Testuinguru osasungarriagoak sustatzeko eta eta erresilientzia, prebentzioa eta ongizatea babesteko ebidentzia zientifikoan oinarritutako estrategiak herritarrengana hurbiltzea haurtzarotik zahartzarora arte.

Jarduera nori zuzenduta

Publiko orokorra