Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Unibertsitate Orientazio Azoka

Larunbat honetan, urtarrilaren 27an, Unibertsitate Orientazio Azokei hasiera emango diegu. Bertan, Psikologia eta Logopediako gure graduei buruzko informazioa eskainiko dugu. Gipuzkoako Kanpusean hasiko gara, Donostian, eta bertan informazio pertsonalizatuko stand bat izango dugu, Carlos Santamaria eraikineko zero solairuan. Stand-en ordutegia 9: 00etatik 14:00etara izango da. Gainera, bi graduei buruzko informazio hitzaldiak emango dira Carlos Santamariaren auditorioan. Gaztelaniazko hitzaldia 09:15ean izango da eta euskarazkoa 11:15ean. Hitzaldietara joan ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da.