Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

PROGRAMAS-MOVILIDAD-ALUMNADO-FACULTAD

Mugikortasun programak: gure fakultateko ikasleak

Interesatuta bazaude UPV/EHUk hitzartuta dituen mugikortasun programaren bat egiteko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza bidez, espero dugu hemen aurkituko duzula beharrezko duzun informazioa esploratzeko eta, beharbada, zure desioa betetzeko.

Informaziorik falta baduzu, jakinaraz iezaguzu eta hobetu egingo dugu.

Nor da fakultateko truke programen arduraduna?

Psikologia Fakultateak sustatu, zabaldu eta bidea erraztu nahi du, Nazioarteko Harremanen arloko Dekanordetzaren bidez, ikasleek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek gure unibertsitateak garatutako nazioko eta nazioarteko truke programetan parte har dezaten.

Harremanetarako langileak:

  • Mugikortasun dekanordea: Edurne Elgorriaga (psicologia.internacional@ehu.eus)
    1D2 bulegoa, lehen solairua.
    Tel. 943 01 8319                                                                                                      
  • Zentroko teknikaria: Arantza González (arantza.gonzalez@ehu.eus)
    003 bulegoa, beheko solairuan.
    Tel. 943 01 5637

 

MUGIKORTASUN PROGRAMAK

UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak bilera bat egingo du mugikortasun-programak azaltzeko (data falta da).

Geroago, Psikologia Fakultatean beste bilera bat egingo dugu zalantzak argitzeko (azaroan).

1. Zer truke programatan hartu ahal dut parte?

  • ERASMUS programan (Europako unibertsitateen arteko mugikortasuna).
  • LATINOAMERIKA ETA BESTE NORAKOAK programan (Latinoamerikako eta nazioarteko beste toki batzuetako unibertsitateen arteko mugikortasuna).
  • SICUE programa (Estatuko unibertsitateen arteko mugikortasuna).

OHARRA: SICUE programan, akordio akademikoaren barruan, ezin izango da gainditu ez diren irakasgairik sartu. Horretaz gain, mugikortasun programaren babesean ez da onartuko GRALa egiterik, jatorrizko unibertsitatean nahitaez egin behar delako.

2. Zein da mugikortasun baten iraupena?

  • Mugikortasuna ikasturte osokoa edo lauhilekoa izan daiteke.
  • Gehienez ere 12 hilabete egin daitezke beste unibertsitate batean (estatukoa edo atzerrikoa).
  • Nazioarteko programa bat eta estatuko programa bat egiteko aukera dago (mugikortasun-hilabete guztiak 12 hilabetetik gorakoak ez badira).

3. Noiz egin daiteke mugikortasuna?

  • Psikologiako Graduan, mugikortasunak 3. eta/edo 4. mailan egiten dira.

4. Zer irizpide bete behar ditut mugikortasuna egiteko?

  • Gutxienez 7ko batez besteko nota izatea.   

5. Noiz eskatzen da mugikortasuna?

  • Mugikortasuna egin aurreko ikasturtean eskatu behar da, hau da, 2. eta/edo 3. mailan.
  • Programa bakoitzak bere eskaera-aldia du:
    • ERASMUS programa:
      2022-2023 ikasturtea: azaroa-abendua.
    • AMERIKA LATINA-BESTE HELBURU BATZUK PROGRAMA:
      2022-2023 ikasturtea: azaroa-abendua (plaza gehienak).
                                          otsaila (CONAHEC plazak).
    • SICUE programa (Estatuko unibertsitateen arteko mugikortasua).
      2022-2023 ikasturteko eskaera: otsaila (ezartzeko dago).

QUE-DEBE-SABER-UN ALUMNO-DE-MOVILIDAD

Zer jakin behar du mugikortasuneko ikasle batek bertan ito gabe

 

  1. Nahitaezkoa da akordio akademiko bat izatea, helburuko herrialdera joan BAINO LEHEN. BETI. Nahitaezkoa da GAUR programaren bidez egitea.
  2. Akordio akademikoa aldatu ahal da, baina data batzuk baino lehen besterik ez:
    • Lehenengo lauhilekoan bazoaz:
      Aldaketa egiteko azken eguna: azaroak 15
    • Ikasturte osorako edo 2. lauhilekoan bazoaz:
      Aldaketa egiteko azken eguna: apirilak 15

    DATA HAUETATIK AURRERA EZIN EGIN DAITEKE INOLAKO ALDAKETARIK AKORDIO AKADEMIKOAN.

  3. Akordio akademikoak koherentea behar du izan zeure matrikularekin. Ziurtatu akordioan dituzun irakasgai guztiak matrikulatuta dituzula.
  4. EZ DA KALIFIKATUKO helburuko herrialdean egindako irakasgairik, akordio akademikoan agertzen ez bada.
  5. Ez ahaztu egonaldiaren hasierako ziurtagiria eta egonaldiaren amaierakoa bidali behar dituzula LEIOAko Nazioarteko Harremanen bulegora. Ahaztuz gero, EZ DUZU LAGUNTZARIK JASOKO.
  6. Egonalditik bueltan zaudela, KALIFIKAZIOAK EKARRI BEHAR DITUZU. Ahal izanez gero, agiri ofizialarekin hobe, bestela, ezin bada, ez du axola. Garrantzitsuena da zuen kalifikazioak jarri ahal izan ditzagula, automatrikula egingo baduzu (uztailaren bigarren hamabostaldian izaten da) gainontzeko ikasleekin batera eta hautazko irakasgaiak eta praktikak egiteko tokia ahalik eta baldintzarik onenetan aukera ditzazun.