Defendutako tesiak - 2022

PLAN-DE-COMUNICACION-INTERNO

UPV/EHUko Psikologia fakultatearen komunikazio plana

Psikologia Fakultatearen komunikazio plan honen helburua informazioa zabaltzeko modua egituratzea da.Era berean, interes talde guztiei jakitera eman nahi die zein diren komunikazio foro eta eduki nagusiak.Oinarrizko eta zeharkako tresna bat da, ikastegiko Kalitatea Bermatzeko Sistemaren prozesu eta prozedura guztiak hartzen dituen neurrian.

Komunikatu eta zabaldu beharreko eduki nagusiak hauek dira:

  1. Ikastegiak eskainitako graduko eta graduondoko tituluei buruzko informazioa.
  2. Plan Estrategikoa.
  3. Urteko kudeaketa planak.
  4. Tituluen jarraipen txostenak.
  5. Urteko kudeaketa txostenak.
  6. Tutoretza plana:ikasleen harrera, berdinen arteko tutoretza plana, hautazkoak aukeratzeari buruzko informazioa, mugikortasunari buruzko informazioa, kanpoko praktikei buruzko informazioa, Gradu Amaierako Lanari buruzko informazioa.
  7. Irteera profesionalak.
  8. Curriculumez kanpoko prestakuntza eskaintza.
  9. Ikerketa.
  10. Master eta Doktoregoko Eskolaren master eta doktorego programen eskaintza, Psikologia Fakultateko gradudunentzat interesgarria izan daitekeena.
  11. Psikologia Aplikatuko Zerbitzua.
  12. UPV/EHUko zerbitzu eta errektoreordetzetatik jasotako informazioa, baita gobernu organoetatik bidalitakoa ere (Gobernu Batzarra, Klaustroa, Campuseko Batzarra, Batzordeak, etab.).
  13. Psikologoen Elkargoetatik eta Dekanoen Batzarretik jasotako informazioa.

Jarraian, Psikologia Fakultatearen komunikazio plana aurkezten dugu, bi multzo handitan egituratuta:

  1. Komunikazio eduki nagusiakzabaltzeko moduaren deskribapena
  2. Komunikazio foro nagusien deskribapena

Bi multzoetan, komunikazio eduki edo foro nagusi bakoitzerako honako hauek deskribatzen dira: helburua, informazioaren hartzaileak diren interes taldeak, zabaldutako edukiak eta horiek zabaltzeko bideak, informazioaren igorleak, eta informazioa Ikastegiko Kalitatea Bermatzeko Sistemaren zer prozedurari dagoen lotuta.

Komunikazio Planaren ebaluazio eta hobekuntza adierazleak 6.2. Interes taldeen ebaluazioa prozeduran agertzen dira, ikasleei, irakasle-ikertzaileei eta AZPko langileei eginiko inkesten bidez.