Defendutako tesiak - 2022

SALIDAS_LABORALES

Lan-arloko aukerak

Psikologo baten lan-aukeren katalogoa oso zabala da; izan ere, haren gaitasunak aniztasun handiko lan-egoeratan eskatzen dira. Enpresa-eredu berriek gero eta psikologo gehiago beharko dituztela esan genezake, erakundeen diziplinartekotasunerako joera areagotzen joan den neurrian. Arlo horretan bereziki baloratuko da psikologoek egin dezakegun ekarpena. Hala, ikuspegi orokor batetik, honako lan-arlo hauek identifika ditzakegu:

  • Osasun-zerbitzuak eta osasun-zentroak: ospitale orokorrak eta psikiatrikoak, buru-osasuneko zentroak, errehabilitazio-zentroak, lehen mailako arretarako zentroak, unitate geriatrikoak, haurren unitateak, oinazearen unitateak, zainketa aringarrien unitateak, unitate neurologikoak eta onkologikoak, eta psikologoen bulegoak. Larrialdietako psikologia.
  • Hezkuntza-erakunde formalak eta ez-formalak: haurren eta garapenaren psikologia, eskolako psikologia.
  • Gizarte-zerbitzuak: tratu txar psikologikoa, droga-mendekotasunak, haurtzaroa, gaztaroa, emakumea, familia, ahalmen urriko pertsonak, adinekoak, etorkinak, gaixoen elkarteak, garapenerako lankidetza, etab.
  • Enpresak eta aholkularitzak: lidergoa eta lan-taldeak sustatzea, giza baliabideak, langileak hautatzea eta prestatzea, lan-arriskuak, ergonomia, kalitatea, etab.
  • Ikerketako eta irakaskuntzako zentroak.
  • Kirol, kultura, turismo eta aisialdiko erakundeak.
  • Zuzenbide-psikologiari lotutako arloak: epaitegiak, epaimahaiak, espetxeak, polizia eta armada, peritatze psikologikoko zentroak, abokatuen bulegoak, etab.
  • Hirigintzari lotutako arloak: espazioen balioa handitzea, hiri-mugikortasuna, segurtasun publikoaren kudeaketa, hondakinen kudeaketa, etab.
  • Trafiko eta bide-segurtasunaren psikologiari lotutako arloak: Trafikoko Zuzendaritza Nagusia, azterketa-zentroak, aseguru-konpainiak, gidariak prestatzeko zentroak, etab.
  • Komunikabideak: publizitate eta marketinaren psikologia
  • Aholkularia, aholkulari pertsonala edo coacha. Funtsean gizabanakoaren arlo pertsonalean lana egiten duen profesionala. Estrategiak ematen dizkio pertsonari eskura dituen baliabide pertsonalak eta inguruko baliabideak erabil ditzan, haren gaitasunak indartzeko xedearekin.

 

LANBIDE ARAUTUAK

Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka hauek ikus ditzakezu: