Kanpoko praktika kurrikularrak
Logopediako Gradua
Logopediako Gradua
Hirugarren maila
Laugarren maila
| 3. maila (praktikak lehenengo lauhilekoan) | 4. maila (praktikak bigarren lauhilekoan) |
|---|---|
|
|
Praktika kurrikularrak EHUko Logopediako Graduko derrigorrezko bi irakasgaik osatzen dituzte: bata, 3. mailako lehen lauhilekoan ematen dena, eta bestea, 4. mailako bigarren lauhilekoan ematen dena (12 ECTS bakoitzak).
Bere helburua ikasleen prestakuntza teorikoa osatzea da, eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak sendotuz eta praktikan jarriz, logopediaren jarduera-eremuren bat sakonago ezagutuz, lanbidean behar bezala jarduteko beharrezko gaitasun praktikoak eskuratuz eta ikasleak etorkizunean lan-munduan sar daitezen erraztuz.
EHUko ikasleen kanpoko praktika akademikoak 2019ko uztailaren 12ko Gobernu Kontseiluan onartutako eta 2019ko abuztuaren 06ko EHAAn argitaratutako araudiaren arabera arautzen dira.
Kanpoko Praktiken dekanordeak eta Practicum Batzordeak arduratu behar dute kudeaketaz. Administrazio eta zerbitzuetako langileek ere laguntzen dute aipatutakoen kudeaketa egokia izan dadin.
Hirugarren mailako ikasgaiaren kasuan, praktika kurrikularrak irailetik urtarrilera bitartean egiten dira, eta guztira 200 ordu ematen dira praktiketako zentroan. Hirugarren mailako ikasleek astelehenetik asteazkenera bitartean eskolak dituztenez, praktikak arratsaldez edo ostegun eta ostiraletan modu kontzentratuagoan egiten dira.
Laugarren ikasgaiaren kasuan, curriculumeko praktikak otsailetik ekainera bitartean egiten dira, eta, guztira, 200 ordu ematen dira praktiketako zentroan.
Bi kasuetan, irakasgaian matrikulatuta egon behar da. Hirugarren mailako irakasgaiaren kasuan, ikasleak Logopediako Graduko 114 kreditu gutxienez gaindituta izan behar ditu; laugarren mailako irakasgaiaren kasuan, berriz, Logopedia Graduko 150 kreditu gutxienez.
3. MAILAKO IRAKASGAIA:
4. MAILAKO IRAKASGAIA:
Bai, izapide horri esleipen zuzena esaten zaio. Zentro berri batekiko hitzarmena baliozkotzat joko da, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
Bai, praktika horiek autokudeaketa prozedura baten bidez egingo dira, ikasleek proposatuta (hau da, interesa duten ikasleak fakultateko irakasleekin jarriko dira harremanetan), eta onartuko egingo dira baldin eta EHUko ikasleen kanpoko praktika akademikoen arautegiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte. Kasu horretan, irakaslea arduratuko da praktiketako plaza izapidetzeaz.
Horretarako, eskaera dokumentua bete eta bidali beharko da:
Praktiketako tutorea fakultateko irakasle bat da, plaza esleitu ondoren esleitzen zaizuna, eta zure praktiken garapena gainbegiratzeaz eta orientatzeaz arduratzen da:
Praktika zentroak praktikak zuzenean gainbegira ditzan esleitzen duen pertsona da, betiere zure hezkuntza akordioan adostutakoaren arabera.
Fakultateko zure tutoreari jakinarazi, eta hark baloratuko du zer egin behar den eta praktiken arduradunei jakinarazi behar zaien.
Bai zure tutoreak bai instruktoreak ebaluazio jarraitua egingo dute praktiketan egin duzun lanari buruz. Praktikaldia amaitzean, tutoreak kalifikazio bat jarriko du, honakoak kontuan hartuta:
Irakasgaiaren amaierako nota ezartzeko, praktiketako instruktorearen kalifikazioari % 70 emango zaio, eta barruko tutorearen kalifikazioari % 30.
Dokumentu
honetan azaltzen da zelakoa izan behar den fakultateko tutoreari
praktikak amaitu eta gehienez hilabetera entregatu beharreko azken
memoria.
Era berean, praktiken zentrora zoazenean,
asistentzia
erregistroa bete beharko duzu. Gero, eranskin gisa
aurkeztu beharko duzu praktiken memorian
Hirugarren mailako irakasgaiaren kasuan, curriculum-praktiken akta urtarrilaren hasieran irekitzen da, praktiken notak sartzeko haien ebaluazioak egin ahala; beraz, data horretatik aurrera ikusi ahal izango duzu zure nota.
Laugarren mailako irakasgaiaren kasuan, curriculum-praktiken akta ekainaren hasieran irekitzen da, praktiken notak sartzeko haien ebaluazioak egin ahala; beraz, data horretatik aurrera ikusi ahal izango duzu zure nota.
Bai, praktikak amaitzean, ikasleen praktiken ebaluazioari buruzko inprimaki hau bete beharko duzu zure esperientziaren berri emateko. Zati hau oso garrantzitsua da guk zuen esperientzia nolakoa izan den jakin dezagun.
Informazio gehiago lor dezakezu
Fakultateko praktiken webgunean, baita graduko gelan
(eGela), eta kontuan hartu oso garrantzitsua dela posta
korporatiboaren bidez bidaltzen ditugun mezuei adi egotea zuen
@ikasle.ehu.eus posta elektronikora.
Hala ere
zalantzak izango bazenitu, jar zaitez gurekin harremanetan: