Defendutako tesiak - 2022

TFG-Profesorado

Irakasleentzako informazioa

Ikaslegoa atala kontsultatzea gomendatzen dizugu

Tutorea

1. Nire GrAL eskaintza

Irakasle bakoitzak bere gaiak eta kopurua proposatuko ditu: gutxienez 2 eta gehienez 5 GrAL gomendatzen dira (Fakultateko Batzordeak 2019-05-17an hartutako erabakia). Proposamen hori bat etorriko da bere sailak onartutako eskaintzan agertzen denarekin.

Sailak dekanotzari 2023-24 eskaintza bidaltzeko epea 2023ko ekainaren 5an da. Sailaren ardura da, ikasturte osoan zehar, hasieran eskainitako plazen kopurua bermatzea (nahiz eta irakasle tutoreen bajak, erretiroak, eta abar gertatu).

 

2. GRAL esleipena

Ikasleak GRAL Gidan (pdf, 531 Kb) zehaztutako baldintzak bete behar ditu eta GRAL ikasgaiaren aurrematrikula eginda izan behar du (2021eko azaroaren 22tik 26ra).

Ikasleek Fakultateak GAURen argitaratzen duen eskaintzatik aukeratu ahal izango dute, aurrematrikularako jarraibideetan (pdf, 63 Kb) zehaztutako prozedurari jarraiki eta GAURi buruzko informazioa (pdf, 284 Kb) kontuan hartuta. Esleipen-prozesu hori 2021eko azaroaren 29tik abenduaren 3ra egingo da.

Ondoren, ikasleek epe bat izango dute (2021eko abenduaren 6tik 17ra) beren GRALrako tutore berri bat proposatzeko. Irakasleek tutoretza hori onartuko dute, aldez aurretik esleitutakoei gehituta, zuzendaritza/gaia aldatzeko inprimakia (pdf, 147 Kb) sinatuz; ikasleen ardura da dokumentu hori idazkaritzan sinatuta aurkeztea, eta bertan egingo da ondoren GrALaren esleipen behin-betikoa.

Esleipenak egin ondoren, irakasleek zuzenduko dituzten GRALak kontsultatu ahal izango dituzte, GAUR/GRAL/ZUZENDARITZA-LAN-ZUZENDARITZA-PROIEKTUAK atalean sartuz.

 

3. GRAL defentsaren onarpena GAUR-en

Ikasleak GAUR-en egindako GRAL defentsa-eskaera onartzeko, irakasleak GAUR-en sartu eta ebaluazio-txostena (pdf, 2,1 Mb) erantsi beharko du.

Horretarako, GAUR/GRAL/REVISION SOLICITUD DEFENSA atalean sartu beharko duzu.

 

4. GRAL ADDIn onartzea

GrALa onartzeko Jarraibideak azaltzen dituen ADDIren mezu elektroniko bat jasoko duzu, ikasleak bere GRAL ADDIra igotzen duenean.

Hori onartzeko, ADDI gidan (pdf, 453 Kb) zehaztutako urratsak jarraitu behar dira.

Hauek dira epemugak:

  • 2023ko otsaileko deialdia: otsailak 19
  • 2023ko ekaineko deialdia: ekainak 12
  • 2023ko iraileko deialdia: urriak 1

ADDIn GRALa onartzeko prozesuarekin zailtasunen bat baduzu, jar zaitez harremanetan Idoia Iriondo-rekin, idoia.iriondo@ehu.eus helbidean.

ADDIri buruzko ohiko galderak

 

5. Tutorearen ebaluazioa

Epaimahaia

6. Epaimahaiaren ebaluazioa

  • Dagokion gelako atean ikasleen zerrenda aurkituko duzue.

  • Posterra epaimahaiak proiektatuko du defentsa egingo den ikasgelako ordenagailua erabiliz, bertan dagoen pantailan. Beraz, ez duzu posterra paperean inprimatua ekarriko.

  • Aurkezpenen ordena epaimahai bakoitzak erabakiko du eta ikasleei jakinaraziko die hasieran.

  • Ikasle bakoitzak gutxi gorabehera 5 minutu izango ditu defentsarako eta 5 minutu epaimahaiak planteatutako galderei erantzuteko.

  • Defentsaren ondoren ebaluazio-orria bete behar da (kopiak paperean izango dituzue defentsa egunean); epaimahaikideek sinatu ondoren, zuen saileko idazkaritzan jasoko duzue.

  • Epaimahaiburuak defentsen behin-betiko kalifikazioak argitaratu beharko ditu GAURen, ekainaren 28an baino lehen (ostirala, egun hori barne).

     

    ​​​​