SECRETARIA_SOLICITUD_TITULO

Idazkaritza: Titulua eskatzea

Gradu Amaierako Lana gainditu ondoren, ikasleak titulua eska dezake Idazkaritzan.

Prozedura honako hau da:

  • Titulu-eskaera bete eta sinatu.
  • NANaren fotokopia eranstea (indarrean).
  • Dagozkion tasak ordaintzea (Idazkaritzan emandako abonu-agiriaren bidez).

Izapide horiek egin ondoren, TITULUAREN FROGAGIRIA emango zaio eta horrek balio ofiziala izango du, titulua igorri arte.

TITULUA JASOTZEA

Eskaera egin zenetik epe bat igarota, Idazkaritzak behin betiko titulua igorriko du eta Tituluen Bulegoak gutun bat bidaliko dio ikasleari horren bila joan daitekeela adieraziz.

Izapide hori interesdunak BERAK egin beharko du, edo NOTARIO-AHALORDE bidez beste pertsona bati eskuordetuta.

Hori jasotzeko idazkaritzara joateko aukerarik izan ezean, idatziz eska daiteke. Titulua bidaltzea beste Probintzia bateko Hezkuntza Ordezkaritzara, UPV-EHUren beste Campus bateko Errektoreordetzara, edo beste herrialde bateko Espainiako Kontsul Bulegora.

TITULUAREN EUROPAKO GEHIGARRIA (TEG)

Tituluaren Europako Gehigarriaren helburua da Europako herrialdeetan emandako goi-mailako hezkuntzako tituluen gardentasuna areagotzea eta horien aitortza profesionala eta akademikoa erraztea.

AURRETIKO BALDINTZAK

  1. TEGa eskatu ahal izango dute 2003ko irailaren 12tik aurrera titulua eskatzen edo eskatu duten 1. eta 2. zikloko ikasleek (1044/2003 EDren indarrean sartu zeneko data), data horretan beren ikasketa-planak indarrean baldin bazeuden.
  2. TEGa igortzeko aurretiko baldintza: Titulua ordainduta izatea eta ikastegiak onartzea.

PROZEDURA

  1. TEGa ikastegiaren idazkaritzan eskatuko da. Interesa duen pertsonak nahi adina eskatu ahal izango ditu, aldez aurretik ezarritako tasa ordainduta.
  2. TEGa hiru hizkuntzatan egingo da: gaztelania, euskara eta ingelesa.
  3. 3. TEGa ikastegiaren idazkaritzan entregatuko da, ordainketa egin eta astebete ingurura, arrazoi teknikoengatik eragozpenak sortzen ez baldin badira.