inf_proyectos

Proiektuak

IKERKETA-ILDOAK ETA -PROIEKTUAK

 

Zuzendaria: Garralda Hualde, Mª Angeles
Ikertzaile-Taldea: Lourdes Ibarlucea Vitoriano, Ricardo Hernandez Conejero,  Montserrat Barquín Muga, Virginia San Nacianceno Fernández, Itziar Zumeta Subijana, Claudio Mendicute Fierro, Susan Azpeitia Coscaron
Laburpena: Rodiozko edo iridiozko konplexu organometalikoen prestaketa, N- eta P emaile ligandoekin. Erreaktibotasunaren ikerketa, bereziki aldehidoetan C-H estekak aktibatzeko. Aplikazio katalitikoak zetonen hidrogenazioan eta deshidrogenazioa hidrogenoa sortzeko erregai gisa.
Gako-hitzak: rodioa, iridioa, organometalikoak, C-H aktibatzea, aldehidoak deshidrogenatzea.
……………………………………………….
Zuzendaria: Zorarida  Freixa Fernández
Ikertzaile-Taldea: Ainara Tellería, Jorge Pérez Miqueo, Martín Muñoz Olasagasti
Laburpena: Iridioa duen konplexuen prestaketa, con ligandos de tipo bipiridina y fenilpiridina baina bertan azobentzeno-fotokromiko zatiak dituztenak, hau dena katalisian eta elektroluminiszentziarako gailuen aplikazioarako. Fotosentikortasun eta material hibridoen estudioak (nanopartikulak)
Gako-hitzak: rutenioa iridioa, hidrogeno sorkuntza, fotosentikortasuna, fotokromismoa, katalisia, katalisi modulagarria, nanopartikulak
……………………………………………...
Zuzendaria: José Manuel Seco Botana
Ikertzaile-Taldea: Luis Botana Salgueiros, Itziar Oyarzabal Epelde, Eider San Sebastián Larzabal, Javier Cepeda Ruiz
Laburpena: Estruktura antolatutan muntatzen diren koordinazio-konposatu polinuklearrak prestatzen eta ikertzen ditugu. Konposatu hauek aurreikusitako propietate fisiko eta kimiko zehatzak (magnetikoak, elektronikoak, optikoak, mikroporositatea, eta abar) edo hauen asoziazioak (magneto-optikoak, fotomagnetikoak, magneto-eroaleak, etab.) erakusten dituzte. Halaber, osagai biologikoki aktiboak eratzen dituzten koordinazio-konposatu mononuklerrak diseinatu eta sintetizatzen ditugu eta beraien propietate biologikoak ikertzen ditugu. Esate baterako, hurrengo puntuetan interesatuta gaude: (i) iman molekularrak, iman mononuklearrak eta kate-imanak barne; (ii) propietate magnetiko eta optikoak erakutsi dezaketen material porotsuak; (iii) estekatzaile bioaktiboz osatutako koordinazio-konposatuak, abiaburuko medikamentuekin konparatuta propietate PK hobeak erakusten dituztelarik.
Gako-hitzak: SMM, material magnetiko multifuntzionalak, MOF, hidrogeno biltegiratze, adsorzioa, absorzioa osagai aktiboak, propietate farmakozinetikoak
.……………………………………………….
Zuzendaria: Claudio Mendicute Fierro
Ikertzaile-Taldea:Cepeda Ruiz Javier, Bustos Rosas Itxaso
Laburpena: Iridioz eta talde zintzilikariak dituzten esteketzaileez osatutako konplexu organometalikoen diseinua, talde horiek koordinazio-polimero porotsuetara eskegitzeko ahalmena erakusten dutelarik. Konplexu organometalikoz kargaturiko koordinazio-polimeroek amoniakoborano molekularen solvolisia edo deshidrogenazioa katalizatzeko ahalmena aztertzen da, azken helburua hidrogenoa sortzeko gaitasuna ondorioztatzea baita
Gako-hitzak: PCPak, iridioz osatutako konplexu organometalikoak, katalisi, hidrogeno

………………………………………….

Zuzendaria: Miguel A. Huertos Mansilla
Ikertzaile-Taldea:: Susan Azpeitia, Naroa Almenara                        
Laburpena:: Diseño de nuevos ligandos pincer y complejos organometálicos para aplicaciones en reacciones catalíticas en cascada con el fin de mejorar y abaratar la síntesis de moléculas orgánicas complejas utilizando materias primas baratas y abundantes.
Gako-hitzak: ligandos, complejos, catálisis homogénea, reacciones tándem

………………………………………….
Zuzendaria: Iñaki Berregi Abalde
Ikertzaile-Taldea: Iñaki Berregi Abalde, Juan Zuriarrain Ocio, Andoni Zuriarrain Ocio
Laburpena: Euskal Herriko sagar eta sagardoen estudio. Euskal Herrian, sagardoa sagar barietate desberdinen mostoen berezko hartziduraren bidez sortzen da. Prozesu honen estudioa oso landua dago aurreko lanetan Hala ere, sagardoa mahats monobarietateen bidez lortutako sagardoen lana ez da oraindik landu, ikusi ahal izateko zein den barietate bakoitzaeren ekarpena amaieran lortzen den sagardoaren konposaketa eta ezaugarrietan Beraz, ikerketa linearen helburu nagusia da.Beste helburua bat, sagarraren profil polifenolikoa determinatzea izango da, berez hau ezaguna da jadanik baina ez beste ezaugarri batzuekin erlazionatzen baldin baditugu, adibidez, antioxidatzaile aktibitatea, iluntzea, proteinekin hauspeatzearen gaitasun, uhertasuna, kolorea eta errreduzkio potentzialarekin. Ezaugarri hauek denak, zaporea, itxura eta sagardoen mantenumendurako erabiltzen dira eta gainetik konposatu fenolikoarekin menpetasun handia dute. Bukatzeko, asmoa banakako polifenolaren ekarpena ikustea izango da ezaugarri guztietan.
Gako-hitzak: Sagarrak, sagardoak, polifenolak
…………………………………………………...
Zuzendaria: Miren Ostra Beldarrain
Ikertzaile-Taldea:Miren Ostra Beldarrain, Maider Vidal Postigo, Rosa García Arrona, Ane Bordagaray Eizaguirre, Gorka Albizu, Irati Berasarte
Laburpena: Kimiometria Aplikatua. Kimiometria zeharkako zientzi da, Estatistika, Logika Formala eta Kimika (bereziki Kimika Analitikoa) uztartzen dituena. Azken hamarkadatan hazkuntza handia izan du hainbat arrazoiengatik eta hazkuntza hau akademia zein industria arloetan eman da. Talde honen ikerketa lanaren helburua da kimiometriaren aplikazio esparru berriak jorratzea, esate baterako:
• Aldagai anitzeko irudien analisirako tresnak erabiltzea estaldura elektrolitikoen kalitatearen azterketa eta hobekuntzarako.
• Aldagai anitzeko kalibraketa aplikatzea fluoreszentzian oinarritutako sentsore optiko berrien garapenerako.
• Irudi digitalak kimika analitikoan izan ditzaken aplikazio berrien ikerketa. Adibidez, irudien analisirako algoritmoak pH paper zatien irudiei aplikatuz pH-ren neurketarako método berriak garatzea.
Gako-hitzak: kimiometria, irudien analisia, metalen elektrodeposizioa, aldagai anitzeko kalibraketa.

………………………………………………
Zuzendaria: Mario Montes Ramírez
Ikertzaile-Taldea: M. Montes, I. Legorburu, O. Sanz,  I. Velasco, D. Merino, O. H. Laguna
Laburpena: katalizatzaile eta adsorbatzaile egituratuak ingurumen- eta energia-aplikazioetarako. Lan honen ildo nagusia, katalizatzaile eta adsobatzaileen prestaketa egiturazko euskarri (mikrokanalen erreaktoreak, monolitoak eta  aparretan) gainean da. Euskarri hauek metal eta zeramikoak izan daitezke. Energia eraketa eta ingurumenaren prozesuetarako aplikatuko dira
Gako-hitzak: katalizatzaile egituratuak, mikrokanal-erreaktoreak, monolito metalikoak, COVen eliminazioa, Fisher-Tropsch sintesia, Metanolaren erreforma
…………………………………………………
Zuzendaria: José Mª Asua González
Ikertzaile-Taldea: M. J. Barandiaran, J. C. de la Cal, J. R. Leiza, M. Paulis, J. M. Asua.
Laburpena: material polimerikoen azken erabileraren propietateak nagusiki beren arkitekturak zehazten ditu, molekularki. Arkitektura hori polimerizazioan zehar osatzen da. Beraz, polimeroen propietateak asko alda daitezke, polimerizazio-erreaktorearen baldintzen arabera. Gure ikerketaren helburua polimero hobeen ekoizpena garatzea da, alegia, kalitate kontrolatua edukiko duten eta baldintza seguruetan eta ingurumen-baldintza onargarrietan egingo diren polimeroak ekoiztea.
- Modelatze matematikoa
- Monitorizazioa eta on line kontrola
- Polimerizazioa ingurune hedatuan
- Olefinen polimerizazioa
- Inpaktu handiko poliestirenoa
- Kondentsazio aniztuna
- Hondakin-monomeroen eta COVen desegitea
Gako-hitzak: emultsioa, miniemultsioa, sakabanatzea, mikroemultsioa
…………………………………………………..
Zuzendaria: María Teresa Dueñas
Ikertzaile-Taldea: Maria Teresa Dueñas, Ana Isabel Puertas, MªGoretti Llamas Arriba
Laburpena: Bakteria laktikoengatiko ekoizpen exopolisakaridoen azterketa
Bakteria laktiko batzuek polisakaridoak ekoizten eta iraizten dituzte ingurumenera (exopolisakaridoak, EPS). Sagardo mehetik abiatuta, EPS ekoizten duten bakteria laktikoak isolatzen dira eta horien egitura-bereizketa egiten da. Era berean, beren. ekoizpena hobetzeko baldintzak eta baldintza horietan ekoitzitako polisakarido motak aztertzen dira. Genotipozko teknikak erabiliz bakteriak identifikatzen dira
Gako-hitzak: exopolisakaridoak, hartzidurak, bakteria laktikoak.
………………………………………………..
Zuzentzailea: María Teresa Dueñas
Ikertzaile-Taldea: Maria Teresa Dueñas, Ana Isabel Puertas, MªGoretti Llamas Arriba
Laburpena: Bakteria laktikoengatiko ekoizpen exopolisakaridoen ebaluaketa elikagai funtzional berrien  garatzeko. Ikerketa honetan EPS ekoizten dituzten azido laktikoaren bakteriak elikagai funtzional berria, besteak beste, esnekiak, zerealak edo fruitu garapenaren erabilgarritasuna aztertzen da. era berean  bakterien propietate probiotikoak eta biopolimeroen  propietate prebiotikoak ebaluatzen dira.
Gako-Hitzak: exopolisakaridoak,, bakteria laktikoak, elikagai funtzionala, probiotikoa, prebiotikoa
……………………………………………….
Zuzentzailea: María Teresa Dueñas
Ikertzaile-Taldea: Maria Teresa Dueñas, Ana Isabel Puertas, MªGoretti Llamas Arriba
Laburpena: Azterketa mikrobiologikoa edari alkoholdunetan.
Parametro fisikokimiko eta mikrobiologiko nagusiak zehazten dira (legamia-populazioak, bakteria laktikoak eta azetikoak), nola lantze-prozesuan, hala azken produktuan, hainbat edari alkoholdunetan; besteak beste, sagardo eta txakolinetan. Hartzidura malolaktikoan inplikatutako bakteria laktikoen populazioa eta hartzidura alkoholikoari dagokion transformazio-unea aztertzen dira. Horrez gain, bakteria laktikoen inplikazioa zehazten da sagardoaren alterazioetan (inplikatutako espezieak, beren garapenari eragiten dioten faktoreak, etab.), besteak beste, azetifikazioa, "luze-mehea edo gantza" eta mingostasuna.
Gako-hitzak: bakteria laktikoak, hartzidura malolaktikoa sagardoa, azetifikazioa, mingostasuna, luze mehea.
……………………………………………….

Zuzendaria: Oier Etxebeste Juárez
Ikertzaile-Taldea: Oier Etxebeste Juárez eta Ainara Otamendi Elizalde
Laburpena: Harizpi itxurako onddoak oso erabiliak dira industrian hainbat konposatuen iturri bezala. Aldi berean, patogenoak diren 8000 espezie baino gehiago ezagutzen da. Espora asexualak dira onddo hauek leku berrietara barreiatzeko erabiltzen duten bitarteko nagusia. Gure taldeak, biologia zelular eta molekularreko teknikak erabilita, espora horien sintesia kontrolatzen duten mekanismoak aztertzen ditu. Era berean, komunikazio intrazelularraren ikasketarako eredu-sistema bezala erabiltzen ditugu.
Gako-hitzak: Biologia Molekularra, Aspergillus, Espora asexualak, Konidia, Seinalizazioa, Transkripzio faktorea