Ikasleen iritzi inkesta pasatzeko eGelaren bidez: prozedura
2024/2025 ikasturtetik aurrera ikasleen irakasleei buruzko iritzi-inkesta sistema elektronikoaren bidez egingo zaie ikasleei, eGela plataformaren bidez. Horrela, paperaren erabilera murriztuko da, EHUk klima-neutraltasunerantz aurrera egiteko duen ingurumen-konpromisoarekin bat etorriz. Gainera, inkesta bera kudeatzeko sistema arrazionalizatuko da.
Inkesta egiteko, irakaskuntza honako bi baldintza hauek bete behar dira: irakasgai honetan gutxienez 5 ikasle egotea matrikulatuta eta irakasleak 8 ordutik gorako irakaslana egitea taldean. Ordu-kalkulu hau egiteko bai eskola-teorikoak bai eskola-praktikoak kontuan hartzen dira. Azpimarratzekoa da ikasleen jasotako eskola-orduen arabera egiten dela kalkulua, hau da, ikasle bakoitzak jasotako irakaskuntza.
2026/27 ikasturtean jarduera-kontagailu bat gauzatu da ikasleen iritziari buruzko eGela blokean, kontagailu horrek erakusten du zenbat aldiz ikasleak sartu diren galdetegian. Bidalitako erantzunak zenbatzeko aukerarik eman ez arren, ikasleen parte-hartzearen erreferentzia izan daiteke eta, era berean, balio izango du parte hartze hori sustatzeko.
UPV/EHUko Ebaluazio Zerbitzuak eta Kudeaketa Informatikarako Zentroak eGelatik egindako online prozedura erabat anonimoa, gardena eta konfidentziala dela bermatzen dute bertan inplikatutako alderdi guztientzat: ikasleak, irakasleak eta ebaluazio zerbitzua. Irakasleak inkestaren azken emaitza izango du eskuragarri, behin anonimizatuta izanda.
Ohiko Galderak
Prozedura berriaren dokumentazioa hau da:
- (Beste leiho bat zabalduko du)Iritzi inkesta Online prozedura eGelatik (pdf, 2,00 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Iritzi-inkesta eGela Irakasleentzako erabilera-eskuliburua (pdf, 2,17 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Student Opinion Survey online User Manual for the Teaching Staff (pdf, 2,24 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Iritzi-inkestak online eGela ikasleentzat Ikasleentzako eskuliburua (pdf, 1,35 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ikasleen galdera-sorten datu-fluxua (pdf, 138,78 Kb)