Eduki publikatzailea

Ohiko Galderak-Ikasleen Iritziari Buruzko Inkesta

  1. EHUko ikasleei noiztik egiten zaie inkesta eGelaren bidez?
  2. Nola egiten zaie inkesta masterreko eta graduko ikasleei eGela plataforman?
  3. Zer irakasgai inkestatu behar dira eGelaren bidez?
  4. Beharrezkoa al da ikasleak iritzi-galdetegia betetzea eskolan dagoen bitartean?
  5. Zer gertatzen da ikasleen iritziaren inkestaren blokea eGelan aktibo uzten badut?
  6. Ikasgelan ikasleei inkesta egiten ari naizenean arazo teknikoak baldin badaude eta horrek galdetegia betetzea eragozten badie, zer egin dezaket?
  7. Ikasleek bidali al dezakete haien artean galdetegirako lotura?
  8. eGelaren blokea desaktibatzen badut, ikasleen iritziak ezabatzen ditut?
  9. Ikasgai bat ematen badut modalitate magistralean eta baita praktiketan ere (mintegiak, ordenagailu- gela-laborategi-landako praktikak), zer eGela erabili behar dut?
  10. Irakasgai bateko praktikak bakarrik ematen baditut, zer eGela erabili behar dut?
  11. Ikasgai bakoitzeko eGelan irakasle batek baino gehiagok parte hartzen badute, nola aktibatzen da blokea?
  12. Ikasgela birtualen kudeatzailearen bidez taldeak bateratu baditut, zer eragin du ikasleen iritzi txostenak egitean?
  13. Zer gertatzen da ikasle batek galdetegia behin baino gehiagotan betetzen badu?
  14. Nola egingo diet inkesta ikasleei eGela plataforma erabiltzen ez badut?
  15. Zergatik da beharrezkoa ikaslearen matrikula GAURen grabatuta egotea?
  16. Nork grabatzen du talde praktikoetako ikasleen matrikula?
  17. Nork hartuko du irakaskuntza-enkargua grabatzeko ardura?
  18. Zer irizpide hartzen dira kontuan ikasleen iritziari buruzko  txostenak egiteko?
  19. Noiz argitaratzen dira ikasleen iritziari buruzko txostenak GAURren?
  20. Ze epe daukat alegazioak aurkezteko?
  21. GAURen sartzeko aukerarik ez badut, nola eskuratu ditzaket txostenak ikaslearen iritziarekin?
  22. Ikasleek bete al dezakete galdetegia ingelesez?
  23. Inkesta anomimoa al da?
  24. Behin grabatura praktiketako azpitaldeko ikasleen matrikula, Zer egin behar dut ikasleen iritziari buruzko txostena eskuratzeko?

 

1.- EHUko ikasleei noiztik egiten zaie inkesta eGelaren bidez?

2024/2025 ikasturtetik, irakasleek masterreko eta graduko ikasleei inkesta eGelaren bidez egiten diete. 2023/2024 ikasturtean, Ebaluazio Zerbitzuak (EZ) proba pilotu bat egin zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Arte Ederretako Fakultatean. Proba horretan, irakasleek ikasle-talde berari egin zioten inkesta, bai paperean eta bai eGelan. Ikerketak ondorioztatu zuen ikasleen iritzia egonkor mantentzen zela, eta ez zegoela diferentzia esanguratsurik iritzia jasotzeko metodoaren arabera.

2.- Nola egiten zaie inkesta masterreko eta graduko ikasleei eGela plataforman?

Irakasleek erabakitzen dute zein den inkesta egiteko egunik egokiena, ahal dela irakaskuntza amaitzetik ahalik eta hurbilen eta beti ere ikasgelan bertan.

Hona hemen prozedura:

  1.  "Ikasleen iritziaren inkesta" izeneko blokea eGelan aktibatu.
  2.  Ikasleak ikasgelan galdetegia bete ondoren, blokea desaktibatu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, irakasleei zuzendutako eskuliburua eta "Ikasleen iritziaren inkesta" blokea aktibatzeko eta desaktibatzeko moduari buruzko bideoa kontsulta ditzakezu.

3.- Zer irakasgai inkestatu behar dira eGelaren bidez?

Graduko eta masterreko irakasgaiak inkestatu behar dira, baita erdi-presentzialak eta birtualak ere.

4.- Beharrezkoa al da ikasleak iritzi-galdetegia betetzea eskolan dagoen bitartean?

Bai, ikasleek galdetegia bete behar dute gelan dauden bitartean, eGela plataformaren bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikasleari zuzendutako eskuliburua kontsulta dezakezu.

5.- Zer gertatzen da ikasleen iritziaren inkestaren blokea eGelan aktibo uzten badut?

Blokea aktibo badago, eskolara joaten ez diren ikasleek galdetegia betetzeko aukera izango dute. Prozeduraren arabera, inkesta ikasgelan egin behar da, paperean egiten zen bezala; horrela, soilik eskoletara joaten direnek iritzia emango dute.

6.- Ikasgelan ikasleei inkesta egiten ari naizenean arazo teknikoak baldin badaude eta horrek galdetegia betetzea eragozten badie, zer egin dezaket?

Kasu horietan, Ikasleen iritziaren inkestaren blokea 24 orduz aktibo utzi daiteke, ikasleek iritzia eman dezaten. Epe hau igaro ondoren, desaktibatu behar da.

7.- Ikasleek bidali al dezakete haien artean galdetegirako lotura?

Galdetegira eGelatik soilik sartu daiteke, horrela, inkesta betetzen duen pertsona ikasgaian eta taldean matrikulatuta dagoela bermatzen da. Esteka birbidali baten bidez sartuz gero, aplikazioak iritzi horiek ezabatzen ditu. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi datuen fluxuaren bideoa.

8.- eGelaren blokea desaktibatzen badut, ikasleen iritziak ezabatzen ditut?

Ez, eGelaren blokeak balio du ikasleak galdetegia grabatuta dagoen eta iritziak prozesatzen diren aplikazio informatiko batera sartzeko. Modu sistematikoan, EZk iritzien artxiboa deskargatu eta gorde egiten du. Lehenengo eta bigarren lauhilekoko iritzi bilketa amaitu ondoren, artxibo hori GAURera igo, akatsak zuzendu eta txostenak argitaratzen dira. Ikus fluxugrama.

9.- Ikasgai bat ematen badut modalitate magistralean eta baita praktiketan ere (mintegiak, ordenagailu- gela-laborategi-landako praktikak), zer eGela erabili behar dut?

Behin bakarrik egin behar da inkesta irakasgaiaren eGelan: ikasleak irakasle batek oro har ematen duen irakaskuntzari buruzko iritzia ematen du, irakaskuntza modalitateak edozein direla ere. Ikus irakasleei zuzendutako eskuliburuaren 13. orrialdea.

10.- Irakasgai bateko praktikak bakarrik ematen baditut, zer eGela erabili behar dut?

Irakasgaiaren eGela blokea behar adina aldiz aktibatu eta desaktibatu daiteke, irakasten den azpitaldeen arabera. Ezinbestekoa da azpitalde horietan ikasleak matrikulatuta egotea GAURen hurrengo atalean <matrikula>talde praktikoen esleipena>. Ikus irakasleei zuzendutako eskuliburuaren 13. orrialdea.

11.- Ikasgai bakoitzeko eGelan irakasle batek baino gehiagok parte hartzen badute, nola aktibatzen da blokea?

Blokea une horretan ikasgelan inkesta egin zaion irakaslearen izenean aktibatu behar da.

12.- Ikasgela birtualen kudeatzailearen bidez taldeak bateratu baditut, zer eragin du ikasleen iritzi txostenak egitean?

Iritzia ematen duen ikaslearen matrikula bateratutako talde batean grabatuta badago, irakaskuntza egoera beste txosten sortuko dira GAURen (ikasleen taldea – irakasgaia - irakaslea). Baina iritzia eGelan gonbidatua den irakasle bati buruzkoa bada, edo ikaslea ez badago grabatuta GAURen (matrikula>talde praktikoen esleipena atala), aplikazioak baztertu egingo ditu iritzi horiek.

13.- Zer gertatzen da ikasle batek galdetegia behin baino gehiagotan betetzen badu?

Aplikazioak ikasle bakoitzak erregistratutako azken iritzia gordetzen du. Gainera, galdetegia eGelako edozein partaidek bete dezakeen arren, sistemak automatikoki baztertzen ditu erantzunak, ez badira matrikula GAURen grabatuta duten ikasleek emandakoak (“matrikula > talde praktikoen esleipena” atala). Xehetasun gehiagorako, ikusi datuen bidaiaren bideoa.

14.- Nola egingo diet inkesta ikasleei eGela plataforma erabiltzen ez badut?

GAURen grabatutako irakaskuntza-enkargua duten irakasleek eGelan sartu beharko dute irakasgaiaren gela birtualean. Hauek dira eman beharreko urratsak:

  1. Ikasgela Birtualen Kudeatzailera sartu (https://gestion.ehu.es/gav) irakasgaiaren gela birtualean sartzeko/sortzeko eskaera egiteko.
  2. Automatikoki, irakasgaiaren gela birtualean agertuko da matrikulatuta eGelan (https://egela.ehu.eus)irakasle rola izango du, eta inkesten blokera sartzeko aukera izango du.

15.- Zergatik da beharrezkoa ikaslearen matrikula GAURen grabatuta egotea?

Galdetegia eGelaren bidez betetzean, ikasleak LDAPa sartzen du, eta, ondoren, fitxategiak GAURen kargatzean, aplikazioak egiaztatzen du talde horretan matrikulatutako ikasleari dagokion iritzia. Hori dela eta, ezinbestekoa da ikasleak matrikulatuta egotea irakasten duten talde teorikoetan eta praktikoetan. Ikusi datuen fluxuaren bideoa.

16.- Nork grabatzen du talde praktikoetako ikasleen matrikula?

Ikastetxeetako idazkaritzako TEKAZELek grabatzen dute matrikula GAURen, matrikula > talde praktikoen esleipena atalean.

17.- Nork hartuko du irakaskuntza-enkargua grabatzeko ardura?

Atxikita dagoen sailari esleitutako TEKAZELak.

18.- Zer irizpide hartzen dira kontuan ikasleen iritziari buruzko  txostenak egiteko?

  • Gutxienez 5 ikaslek matrikula egon behar dute irakasgaian.
  • Inkestatutako taldean gutxienez 5 iritzi jaso behar dira.
  • Irakasleak gutxienez 8 ordu eman beharko ditu aurrez aurreko irakaskuntzan.
  • Irakaskuntza enkargua eta ikasleen matrikula behar bezala grabatuta egon behar dira GAURen.

19.- Noiz argitaratzen dira ikasleen iritziari buruzko txostenak GAURren?

Lehen lauhilekoko txostenak, otsailetik martxora bitartean; bigarren lauhilekoak eta urteko irakasgaiak, ekainetik uztailera bitartean. 

20.- Ze epe daukat alegazioak aurkezteko?

Alegazioak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, emaitzak argitaratzen direnetik hasita.

21.- GAURen sartzeko aukerarik ez badut, nola eskuratu ditzaket txostenak ikaslearen iritziarekin?

Ebaluazio Zerbitzuko helbide honetara idatziz: ebaluazio.zerb@ehu.eus

22.- Ikasleek bete al dezakete galdetegia ingelesez?

Bai, eta irakasleei eta ikasleei zuzendutako eskuliburuak ere ingelesez daude. Ikusi hemen.

23.- Inkesta anonimoa al da?

UPV/EHUko Ebaluazio Zerbitzuak eta Kudeaketa Informatikarako Zentroak eGelatik egindako online prozedura erabat anonimoa, gardena eta konfidentziala dela bermatzen dute bertan inplikatutako alderdi guztientzat: ikasleak, irakasleak eta ebaluazio zerbitzua.

Hori horrela izanik, beharrezkoa da parte-hartzaile bakoitza bere LDAParekin identifikatzea, pertsona bakar batek galdetegi bakarra betetzen duela eta galdetegiak taldeko ikasleek bete dituztela bermatzeko, eta ezin da, inola ere, iritzi zehatzik identifikatu parte-hartzaile jakin batzuekin.

24.- Behin grabatura praktiketako azpitaldeko ikasleen matrikula, Zer egin behar dut ikasleen iritziari buruzko txostena eskuratzeko?

Ebaluazio Zerbitzura jakinarazi behar zaio ebaluazio.zerb@ehu.eus helbidera, txostenak egin ahal izateko eta  GAURren argitaratzeko.