Info_Biomedicina_Laboratorio-NCB3_protocolo-acceso

3. Mailako Euste Biologikoaren Laborategia (NCB3)

Sarbide arauak

Baimena duten erabiltzaileek bakarrik sartu ahal izango dute LCB3 laborategiko instalazioetara, esperimentu bereziak egiteko. Instalazioak unibertsitateetako, unibertsitate institutuetako, osasun zentroetako, zentro teknologikoetako, enpresetako, etab. ikertzaileek erabili ahal izango dituzte. Lanerako eskaerak zerbitzuko langileei zuzendu beharko zaizkie, dagokien fitxa beteta.

Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honetan eskatu: maite.alvarez@ehu.es.

Arau orokorrak

LCB3 laborategira sartu ahal izateko, SGIker zerbitzuetara sartzeko eta bertako zerbitzuak erabiltzeko ezarritako baldintzak eta, zehazki, UPV/EHUren DNA bankuko LECB3 laborategiko Biosegurtasun Eskuliburuan ezarritakoak bete behar dira.