UPV/EHUko NEURRI MAGNETIKOEN ZERBITZU OROKORRA

Aurkezpena

Elektrizitatea eta elektronika eta Kimika Ez-organikoa sailetako hainbat ikerketa-taldek magnetismoko gaiei buruz eginiko jarduera trinkoei esker, duela urte gutxi neurri magnetikoen laborategia ezarri ahal izan genuen, magnetometroek (Faraday eta SQUID) eta Spin Elektronikoko Erresonantzia Espektrometroek (X eta Q bandak) osatua. Azken urteetan laborategiak Zerbitzu Orokorreko erregimenean jardun du eta erabiltzaile ugari izan ditu, bai EHUkoak bai estatuko edo nazioarteko Unibertsitate eta Ikerketa Zentroetatik etorritakoak. Baldintza horietan, beraz, laborategiak Zerbitzu Orokorreko erregimenean lana egiten jarraitzea komeni da.

Fisika, Biokimika eta Materialen Zientzia arloetan eginiko ikerketetan gero eta beharrezkoagoa da propietateak fidagarritasun eta zehaztasun handiz finkatzea. Elektronikan, komunikazioan, automobilean, etxetresnetan eta abarretan erabilitako material berrien artean daude material magnetikoak, magneto-erresistenteak, supereroaleak, lur arraroekin dopatutako beirak eta abar. Bestalde, fenomeno fisiko berriei eta material berriei buruzko ikerketak tenperatura baxuetan eta eremu magnetikoen eraginpean ohikoak dira dagoeneko Europako eta Amerikako unibertsitate gehienetan.

Gurea bezalako gaitasuna duen Unibertsitate batek Neurri Magnetikoen Zerbitzua eduki behar du tresna modernoez eta performatzaileez hornituta eta behar bezala egokituta. Era berean, ongi prestatutako langileak eta emaitzak irakurtzeko gai diren zientzialariak egongo dira zerbitzuan.