Catálogo de procedimientos y servicios electrónicos

Prozeduren eta zerbitzuen katalogoan

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, helburu daukate gestio elektronikoa ohiko bide bihurtzea administrazio publikoen barne gestioan, herritarrekiko harremanetan eta administrazio publikoen arteko harremanetan.

39/2015 Legeak 21.4 artikuluan dio administrazio publikoek argitaratu eta eguneratuta eduki behar dituztela webgunean, jendearen informaziorako, beren eskumeneko prozeduren zerrendak, haien gehieneko iraupenak eta administrazio isiltasunaren ondorioak adierazirik.

Prozeduren eta zerbitzuen katalogoan zehazten ditu administrazio publikoak bitarteko elektronikoen bidez egin daitezkeen izapideak. Informazio horrek guztiak bat etorri behar du Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalak (4/2010 Errege Dekretua) zehazten dituen printzipio eta irizpideekin.

Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalak (ENI), 9. artikuluan, dio administrazio publikoek eguneratuta izan behar dutela administrazio informazioaren inbentarioa, eta honakoak izan behar dituela jasota:

  • Administrazio prozedurak eta zerbitzuak familiaka sailkatuta eta egituratuta daude, zehaztuta bakoitzaren informazio maila.
  • Era berean, zehaztuta daude administrazio organoak, erregistroko bulegoak eta jendaurreko arretarako bulegoak, bai eta horien arteko loturak ere. Organo eta bulego horiek kode bat izan behar dute eta kode horiek administrazio publikoen artean hedatuko dira.

Dekretua betetzeko, UPV/EHUko prozedura eta zerbitzu elektronikoen katalogoak osatzeko hainbat zeharkako informazio sistema erabiltzen dira, eta horiek eguneratuta izan beharra daukagu. Informazio sistema horiek identifikaziorako kodea bat dute, bakoitzak berea, eta gainontzeko sistema horizontalek kode hori erabiltzen dute, hori guztia beharrezkoa izanik administrazio elektronikoa ezartzeko (erregistroa, ordezkaritza, artxiboak, jakinarazpenak...). Hauek dira kodeak:

1. DIR3:

Kudeaketa organo eta atalen Direktorio bateratua da, eta bertan daude jasota administrazioen administrazio organoak. Kode bateratuek aukera ematen dute administrazioetako atal organikoen eta bulegoen zerrenda eguneratua izateko. Kodeak BAKARRAK dira, bateratuak, eta beti dira berak.

Akatsik antzemanez gero edo beste atalen bat sartu beharra dagoela ustez gero, mesedez, bidali mezu bat helbide honetara: e-administrazioa@ehu.eus

UPV/EHUren kudeaketa organo eta unitateen zerrenda agiri honetan daude jasota:

2. SIA

Administrazio Informazioaren Sistema (SIA) aplikazio bat da erakunde bakoitzaren administrazio izapideei buruzko informazio biltzen duena, eta bertan jasota daude administrazio prozedurak eta herritarrentzako zerbitzuak, bai eta administrazioarenak berarenak ere.

Egun, SIMAren bidez, beste unibertsitate batzuekin lanean ari gara inbentario bateratu bat osatzeko,eta, horrela, terminologia bateratuaren bidez bilaketak errazteko erabiltzaileei.

Sistema horretan izapideei alta emateko, izapidearen ezaugarri orokorrak zehaztu behar dira zehatz jarraituz eremuak betetzeko eta edukietarako adierazitako jarraibideei. Informazio hori guztia SIMAn zehaztuz joan beharra dago UPV/EHUko prozeduren eta zerbitzuen katalogoa betetzeko prozedura betez.

Catálogo de procedimientos (sede electrónica)