UPV/EHUko prozeduren eta zerbitzuen katalogoa

UPV/EHUren prozedura eta zerbitzuen katalogoan unibertsitateak bere kideei zein gizarte osoari eskaintzen dizkien administrazio prozedura eta zerbitzu guztiak biltzen eta zehazten dira.

ABMZren eginkizuna da UPV/EHUk eginbeharreko jarduerak sustatzea eta zerbitzuen gidari izatea, bai hasiera batean prozeduren eta zerbitzuen inbentarioa eta katalogoa egiteko, bai, gerora, horien guztien funtzionamendua berregituratzeko eta sinplifikatzeko. Horretarako, prozesuko fase guztietarako laguntza ematen dugu, eta elkarlanean aritzen gara beste aukera batzuk bilatzeko eta hobekuntzak proposatzeko.

Analisi funtzionalaren helburuetako bat da bitarteko elektronikoak ezartzea gestioan, eta horretarako, kontuan hartuko dira, besteak beste:

  • Herritarrei agirik ez eskatzea edo eskatzen zaizkien agirien kopurua murriztea, eta horien ordez datuak eskuratzea, transmititzea edo egiaztapenak egitea, edo agiriak izapideak bukatzerakoan emateko bidea arautzea.
  • Parte hartzerako, gardentasunerako eta informaziorako baliabideak eta tresnak ezartzea.
  • Epeak eta erantzuteko denbora murriztea.
  • Lan zamaren banaketa  eta barne komunikazioak arrazionalizatzea.