Aurkezpena

Irudia

SUPREN - SUstainable PRocess ENgineering ikerketa taldea, Bilboko Ingeniaritza  Eskolako  Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailari lotua dago (UPV/EHU) eta ikerkuntza eta garapeneko zenbait jarduera egiten duen taldea da. Ondoren, ikerketa eta garapeneko lerro eta jarduera nagusiak aurkezten dira:

  •  Erregaien, hiri-hondakinen eta hondakin industrialen ezaugarritze fisiko-kimikoa, beraien balorizaziorako.
  • Prozesu termokimiko eta balorizazioen garapena hondakinen birziklapenerako, pirolisi edota gasifikazio-prozesuen bitartez.
  • Prozesu hidrometalurgikoen garapena hondakin industrialen birziklapena eta aprobetxamendurako.
  • Katalizatzaile heterogeneoen prestakuntza, ezaugarritzea eta saiakuntza erreformatze, oxidazio, deshidratazio, hidrogenolisi eta hidrotratamendu-prozesuetarako, bai baliabide berriztaezinetatik abiatuta (petrolio-frakzioak eta gas naturala) baita baliabide berriztagarrietatik abiatuta ere (biomasa).
  • Erreakzio katalitikoen ingeniaritzako kontzeptu aurreratuen aplikazioa, mikroerreakzio-sistemen garapenerako edota bereizketa hautakor integratua duten erreakzio-sistemen garapenerako (destilazio erreaktiboa, mintz-moduluak). Sistema hauek hidrogenoaren ekoizpenan eta biofindegi-prozesuetan (bioerregaiak eta balio erantsi altuko bitarteko produktuak) aplikatzen da nagusiki.

Aipatutako jardueretan garatutako eskarmentuak ikerketa proiektuak garatzea baimentzen ditu hurrengo lerroetan:

  1. Erreakzio-sistema aurreratuen diseinua
  2. Biofindegietan integratutako prozesuak
  3. Hidrogenoaren teknologiak
  4. Hondakinen birziklapena eta balorizazioa
  5. Prozesu hidrometalurgikoen garapena

Ikerketa taldeak ere eskarmentua dauka prozesu-ingeniaritzaren simulazioa eta modelizazioan. Horretarako simulatzaile komertzialak eta simulazio-tresna espezifikoak erabiltzen dira. Esparru honetan ondorengo jarduerak jorratzen dira: datu esperimentalen tratamendua, prozesuen mailakatzea, ereduen sintonizazioa eta prozesu errealen diseinua eta optimizazioa.
 

Albisteak

MESC+: Energiaren Konbertsio eta Bitegiratzeko Masterra Erasmun Mundus + programan onartua izan da

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/27

Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Ingeniaritza Sailak, CICenerginune zentroarekin batera, Energiaren Konbertsio eta Bitegiratzeko Master Europarraren plangintzan parte hartu du (MESC+). Master hau Master Erasmus+ moduan onartua izan da, programa europar ospetsu honen azken deialdian. Aitormen honek, gradu ondorengo ikasketa proposamen honen kalitatea onartzeaz gain, berau burutu nahi duten ikasleentzat finantziazio iturri garrantzitsua da. Horrez gain, masterrean parte hartuko duten irakasleen arteko elkartrukeak burutzeko erabil daiteke finantziazioa.. Europatik datorren finantzaketaz gain, teknologia energetikoarekin erlazionatutako enpresa eta instituzioek ematen dutena ere eskuragarri izango da.

Master hau 5 unibertsitate europearren kolaborazioatik sortu da: bi frantsesak: Jules Verne de Amiens eta Touluseko Paul Sabatier; polaniar bat: Varsoviako Politeknioa; eta azken bat espainiarra: Universidad del País Vasco/Euskal herriko Unibertsitatea. Beste entitate batzuen parte-hartzea ere badago: Drexel Unibertsitatea (EEUU), Dakin Unibertsitatea (Australia), Liublianako Kimika Institutoa, Frantziako CNRS eta Euskal Herriko CICEnergigune. Hurrengo estekan Master honetan parte hartzen duten unibertsitatea eta entitateen informazioa eskura daiteke.