Berriak

CCESC 2018 kongresu arrakastatsua

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/27

SUPREN ikerkuntza taldeak Energia Garbiak Lortzeko Katalisia eta Kimika Iraunkorraren Nazioarteko 4. Sinposioa (CCESC 2018) antolatu du. Kongresua Bilboko Ingeniaritza Eskolan izan da uztailaren 9 eta 11 bitartean. 16 herrialdeetako 100 zientzialari baino gehiago bildu ditu kongresuak, 81 ikerketa lan aurkeztu direlarik. Nazioarteko kongresu honen izaera zientzialarien eta enpresa munduaren arteko elkarkidetza sustatzea izan da, garapen iraunkorrean katalisiaren aplikazioak dituen aspektu teknologikoen inguruan mintzatzeko, hain zuzen ere.