Berriak

Teknologia kimiko iraultzaile bat garatzeko Europako proiektu baten buru da SUPREN taldea

SUPREN ikerketa-taldeak zuzentzen duen proiektuak 3,2 milioi euro jasoko ditu datozen lau urteetarako

Lehenengo argitaratze data: 2022/01/04

Produktu kimikoak ekoizteko teknologia iraultzaile bat garatuko du UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko SUPREN (SUstainable PRocess ENgineering) ikerketa-taldeak zuzentzen duen CATART proiektuak. Horretarako, arlo ezberdinetako ezagutza konbinatuko dute: fotonika, materialen zientzia, katalisia, ingeniaritza kimikoa eta adimen artifiziala