Breadcrumb

Eduki publikatzailea

IRULEGIko ESKUA: Indusketa Arkeologiko baten kronika

Irudia

Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak euskararen jatorriari argia eman dio. Eskuak zorioneko egin gaitu eta berrikuntza esanguratsuak dakartza arkeologia- eta hizkuntza-munduan. Baina galdera berri aunitz ere ireki ditu.

Guzti honetaz hitz egiteko, Mattin Aiestaran Irulegiko indusketaren arkeologo zuzendariak hitzaldi berezia eskainiko digu. Bertan, ikerketa arkeologikoaren nondik norakoak azaldu eta Eskuaren garrantziaz mintzatuko da.

Hizlariaren datuak

Mattin Aiestaran Aranzadiko Zientzia Elkarteko arkeologoa da. Historia ikasketak egin zituen EHUn, eta Burdin Aroko herrixkei buruzko doktoretza tesia ari da garatzen Joxean Mujika EHUko eta Jesús Sesma Nafarroako Gobernuko arkeologoen zuzendaritzapean. 2018az geroztik, Irulegiko mendian dagoen Burdin Aroko herriaren indusketaren arkeologo zuzendaria da.

Hizlariaren aurkezpena Geologia Saileko Arantza Aranburu irakasleak egingo du.