Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Leioako Arboretumeko espezieen identifikaziorako seinalizazio berriaren inaugurazioa

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/27

Irudia
Ostiralean, ekainaren 29a, 11:30etan Bizkaiko Campuseko Arboretumeko espezieen identifikaziorako 14 seinale berrien inaugurazioa egingo dugu. Seinaleetan grabaturik dauden ilustrazioak Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ilustrazio Zientifikoa Berezko titulazioko ikasleek egin dituzte. Lan hori aurrera ateratzeko Javier Loidi irakaslearen ikuskaritza izan dute. Seinale berriak Bizkaiko Campuserako Errektoreordetzaren diru-laguntzaz prestatu dira. Bertaratzera eta egindako lana ikustera gonbidatzen zaituztegu.