Eduki publikatzailea

Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Irudia

Emakumeak zientzien lidergoan: iraunkortasunerako aro berria

Ikerketan aniztasuna izatea, talentua duten ikertzaileen kopurua zabaltzen du, ikuspegi, talentu eta sormen berriak eskainiz. Egun honek gogorarazten du emakumeek eta neskek zeregin erabakigarria dutela zientzia- eta teknologia- komunitateetan, eta haien parte-hartzea indartu behar dela.

Nahiz eta, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren eremuak (STEM, ingelesezko siglak) funtsezkotzat jotzen diren nazio- ekonomiarako, orain arte herrialde gehienek, garapen-maila edozein izanik ere, ez dute genero-berdintasuna lortu  STEM alor honetan.

Emakumea eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren bederatzigarren Batzarra 2024ko otsailaren 8an eta 9an izango da NBEren New Yorkeko egoitzan. Mundu osoko emakume buru eta zientzia-aditu, gobernuetako arduradun, nazioarteko erakundeetako ordezkari eta sektore pribatuko ordezkariek emakumeen lidergoari buruz eztabaidatuko dute, garapen iraunkorraren hiru zutabeak lortzeko: oparotasun ekonomikoa, justizia soziala eta ingurumen-osotasuna.

Informazio gehiago

https://www.un.org/es/observances/women-and-girls-in-science-day

https://www.unwomen.org/en/news-stories/in-focus/2022/02/in-focus-international-day-of-women-and-girls-in-science