Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Así trabajamos en National Geographic

Irudia

Datorren astelehenean Conoce la Ilustración Científica mintegi saio berri bat izango dugu. Oraingoan, Fernando Baptista infografistak eskainiko digu hitzaldia. Bertaratzera edo online jarraitzera animatzen zaituztegu!

 

Fernando G. Baptista Arte Ederretako lizentziaduna da UPV/EHUn. Ilustratzaile eta diseinatzaile freelance gisa lan egin zuen hainbat urtez, 1993an El Correo egunkarian sartu zen arte. Bertan Infografiako burua izan zen. 2007an, National Geographic Magazine Washington DC-ko plantillan sartu zen, eta gaur egun Senior Graphics Editor da. Nafarroako Unibertsitateko irakasle elkartua izan da, eta hitzaldiak eta workshopak eman ditu Europan, Estatu Batuetan eta Latinoamerikan. 2012an, azken 20 urteetako munduko 5 infografista eragingarrienetako bat izendatu zuten. 200 sari baino gehiago irabazi ditu SND (Society for News Design), SPD, ÑH, Best American Infographic eta Malofiej edizioetan, Peter Sullivan saria barne (gehieneko saria infografian). 2013an Emmy "Walking With Giants"-ra izendatu zuten, “New Approaches: Arts, Lifestyle and Culture” kategorian, eta 2016an izendapena errepikatu zuen “Building Trajan´s Column”-rekin. Bere lanak museo eta liburu askoren irudiak dira.