Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

La arqueología al límite: hacer excavaciones en el Big Bang. Ana Achúcarro

Eguna: 2024/04/24
Ordua: 12:00
Lekua: Paraninfo

Laburpena

Laburpena

Kosmologia modernoak unibertsoaren historiaren jakin-min handiko berreraikuntza proposatzen digu, Big Bang-etik hasi eta gaur arte. Bere "enigma ezagunen" artean materia iluna, energia iluna eta galaxien sorrerara eman zuten dentsitate-fluktuazio nagusien jatorria daude. "Kosmologiaren eredu estandarraren" atzean dagoen ebidentzia zientifikoa eta gainditu gabeko erronka batzuk errepasatuko ditugu labur-labur. Horien artean, Big Bang-aren garaian zenbait prozesu kuantikok gaur egun oraindik detekta daitezkeen materia-banaketan arrastoak utzi zituztelako ideia.

Agian posible izango da unibertsoaren hasiera teleskopioekin "ikustea"!

Hizlariaren datuak

Ana Achúcarro Fisika Teorikoko katedraduna da Leidengo Unibertsitatean (Herbehereak) 2002tik eta EHUn 1999tik (gaur egun eszedentzian) eta EHU Quantum Center-en afiliatua. Bere ikerketa unibertso primitiboan, (super) grabitatean, solitoietan, branetan eta zulo beltzetan oinarritzen da. UPV-EHUn Fisikan lizentziatua eta Cambridgeko Unibertsitatean doktoratu zen (1989) Stephen Hawkingek zuzentzen zuen Erlatibitate Taldean. Bere doktorego-tesiak, Paul Townsendekin egina, brana terminoa sartu zuen literatura zientifikoan. Imperial Collegen (London) eta Tufts Universityn (Boston) doktoratu ondorengo egonaldiak egin ondoren, EHUn titularitatea lortu zuen 1994an. Herbehereetako Fisika Teorikoko lehen emakume katedraduna izan zen, eta bertan ere, VICI beka pertsonal ospetsua ere jaso zuen (2004-2010). Astropartikulen Fisikako Plan Nazional Estrategikoaren egileetako bat izan zen, eta "Big Bang-a behatu" Kosmologiako FOM Programako ikertzaile nagusia (2014-2022). CSICeko Batzorde Zientifiko Aholkulariko kide izan zen (2011 – 2017). 2011-2017 artean, BBVA Fundazioarentzat "Kosmosaren Zientzia, Zientzia Kosmosean" dibulgazio-hitzaldiak antolatu zituen. 2011n aukeratu zuten Europako Akademiako kide.

 

 

Komunikazioaren informazioa

  • Izenburua: La arqueología al límite: hacer excavaciones en el Big Bang
  • Egileak: Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanotza
  • Hizlaria: Ana Achúcarro. Catedrática de Física Teórica en la Universidad de Leiden (Países Bajos)