Grupo especializado de innovación educativa en objetivos de desarrollo sostenible (ODS) en el grado en Biología
Taldeko kideak
- Inés Arana Basabe (Koordinatzailea)
- Ana Aguirre Escobal
- Ana Basaguren del Campo
- Ainhoa Iglesias Ara
- Mikel Iriondo Orensanz
- Aitor Laza Martínez
- Idoia Martín Guerrero
- Maite Orruño Beltrán
- Ana Isabel Puente Martinez
- Isabel Salcedo Larralde
- Urrutxurtu Gutierrez
Laburpena
UPV/EHUren Biologiako Graduaren ANECAk onartutako memoriak adierazten duenez, graduaren helburua da titulatuei ematea titulazioko gaitasun espezifikoak (GE) eta zeharkakoak (GZ) osatzeko aukera eskainiko lituzketen jakintza eta erremintak. Helburu honen mesede eta, irakasgaietako irakaskuntza taldeak GEen garapen eta ebaluazio egokiaz arduratzen diren arren, ez dago gaur egun GZak behar bezala balioztatzen ote diren bermatzeko erakunde mekanismorik.
Taldeko kideek hasi aurretiko analisi bat egin dute Zientzia eta Teknologia Fakultateak Biologiako Graduan ezarritako GZen garapenaren inguruan (https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/competencias-transversales). Lortutako emaitzen argitara esan daiteke GZ guztiak lantzen zirela, nahiz maila ezberdinetan landu. Geroago, sakon aztertu zen 3 GZren garapenaren progresioa eta maila, Gradu Amaierako Lanean (GrAL) ebaluatzen direlako hautatuta.
Proiektuaren helburua da diagnosia osotzea Biologiako Graduko zeharkako gaitasunetan lorturiko bai progresioarena eta bai azken garapen-mailarena ere, horretarako erabiliz UNESCOk ezarritako GJHekin erlazio zuzena duten 3 GZen analisia, eta halaber irakasleentzako gomendioak landuko dira hobetzeko gaitasun horien garapen progresiboa ikasleen aldetik.