Ikasleentzako Informazioa
Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoan ikasle izateko GRAL, MAL edo praktikak gurekin eginez, eskaerak ikasturte bakoitzaren hasieran aurkeztuko dira, 2026ko irailaren 25era arte, orri honetan deskargatu dezakezuen eskabide-orria bidaliz helbide honetara zuzenbide.fak.klinikajuridikoa@ehu.es .
Graduko lehen, bigarren edo hirugarren mailan dauden eta oraindik Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoan GRALa edo MALa egingo ez duten ikasleak prestakuntza-saioetara etor daitezke (mintegi iraunkorra eta tailerrak), bai eta kolaborazio ekintza ezberdinetan parte hartu. Saio horietara joanda, aukerako kredituetarako 3 ECTS ziurtagiria lortzen da.
Prestakuntza-saioen datak jakiteko, kontsultatu "prestakuntza jarduerak" eta "prestakuntza" atalak EHUko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren webgunean. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Informazio saioa egingo da:
- Irailaren 17an- 12:30etan
Donostia: Clara Campoamor Batzar Aretoa
Leioa: Justo Garate Aretoa
Sarriko: B.015 gela
Galdera gehiagorik izanez gero, jarri harremanetan: zuzenbide.fak.klinikajuridikoa@ehu.es