Prestakuntza jarduerak

Formación Clinica juridica

Prestakuntza

Justizia Sozialaren aldeko Klinika juridikoak hainbat formazio mota eskaintzen ditu.

Mintegi adituak: Alde batetik, aldizka, adituekin mintegiak eta prestakuntza-saioak antolatzen ditu, ikasleentzat, erakunde eta eragile laguntzaileentzat, irakasleentzat, ikertzaileentzat eta teknikariak eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.

Tailerrak: Bestalde, GrAL eta MAL-ak garatzen laguntzeko tailer espezifikoak antolatzen ditu, ikerketa sozio-juridikoak eta ikuspegi kritikoko ikerketak burutzeko konpetentziak barne.

Klinika Juridikoak ikasturtean zehar antolatutako prestakuntza-jarduera guztietan parte hartzeagatik, 3,00 hautazko kreditu ECTS dagozkio ikasleari.

Bestelakoak: Halaber, hainbat prestakuntza espezifiko antolatu dira Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoko eragile laguntzaileekin lankidetzan eta  nazioarteko babesaren arloan,  nazioarteko babes-egoeran (asiloa eta babeslekua) dauden pertsonei zuzeneko arreta emateko proiektu pilotuaren jarduerarekin lotuta.