Zuzenbideko eta Kriminologiako graduazio ekitaldia
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/11/28
UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduko 107 ikasleek eta Kriminologia Graduko 58 ikasleek diploma jaso zuten. Ekitaldia Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian, Donostian, egin zen eta haren buru izan ziren Agustin Erkizia campuseko errektoreordea, Javier Calparsoro CEAR-Euskadiko lehendakaria eta promozioaren aitabitxia, eta Juana Goizueta aipatutako ikastegiko dekanoa. Bestalde, ekitaldian Graduko Sari bereziak eta Gradu Amaierako Lan onenaren saria eman ziren ere.