euskaraespañol

Mintegia

Generoa, GIBa eta Lankidetza Garapenaren V. Jardunaldiak

Noiz eta non

2017/11/24, 09:30 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, azaroaren 24an, 9:30etatik aurrera, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko areto nagusian, Donostian, Generoa, GIBa eta Lankidetza Garapenaren V.  Jardunaldiak burutuko dira. Jarduera UPV/EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Sailak  eta T4 Hiesaren Aurkako Elkarteak (aurten 25.urteurrena ospatzen dagoena) elkarlanean antolatu dira.

Jardunaldi honen helburua nagusia generoa, GIBa eta lankidetza garapenaren ikerketa zein eskuhartze esparruetan lortutako ezagutza eta berrikuntza helaraztea eta zabaltzea dira. “HIESAk emakumetan gizartean dauden diskriminazio arazoak nabarmentzen ditu, argitasunez azalduz munduan zehar emakumeek jasaten dituzten desberdintasunak maila guztietan: soziokultural, ekonomiko eta politikoan….” Diote antolatzaileek.

Guztira 110 pertsona inguru bertaratzea espero da, profil multidiziplinarrekoak:  unibertsitateko irakasle-ikerlariak, ikasleak, erakundeetako profesionalak (emakumea, GIBa eta lankidetza garapena), eta gizarte ikerlariak (%40 inguru).

Informazio gehigarria