Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpenak, Letren Fakultateko ikasle batek jasotako erasoa dela eta

Date de première publication: 04/12/2018

Joan den ostiralean, Arabako Campuseko inguruetan, Letren Fakultateko ikasle batek jasan zuen agresio basatiaren aurrean, Euskal Herriko Unibertsitateak eraso hori erabateko irmotasunez kondenatzen du, bere elkartasun eta babes osoa adierazten dio pertsona kaltetuari eta susperraldi azkar bat opa dio. Bortizkeriak ez du tokirik unibertsitatean, ezta hemendik kanpo ere.

 

Leioan, 2018ko abenduaren 3a

 

Euskal Herriko Unibertsitateak, Errektoregoaren bidez, bere egiten du gaur Letren Fakultateak igorritako adierazpena, eta datorren astelehenean, abenduak 10, 13:00etan, fakultatearen atean egingo den elkarteratzea babesten du. Era berean, unibertsitateko kide guztiei dei egiten die kontzentrazioan parte hartzeko.

LETREN FAKULTATEKO DEKANOTZA TALDEAREN ADIERAZPENA

UPV/EHUko Letren Fakultateko dekanotza taldeak gaitzespen irmoa adierazi nahi du Arabako Campusean kaputxaz estalitako talde batek gure ikasle bati egindako eraso bortitza dela eta. Era berean, ikasleari gure sostengu osoa adierazi nahi diogu, eta bat egiten dugu ikaslearen familia eta lagun zein ikaskideekin. Intolerantziak eta indarkeriak ez dute tokirik ez gizartean, ez unibertsitatean, ez fakultate honetan, gure zutabeetako bat ideiak hitzaren bitartez defendatzea baita.

Eraso honi gure gaitzespen handiena agertu nahirik, UPV/EHUko kide guztiei egiten diegu dei, hilaren 10ean, astelehena, 13:00etan, Letren Fakultateko ate nagusian, egingo den elkarretaratzera bertaratzeko.

 

Leioan, 2018ko abenduaren 5ean