euskaraespañol

Erakusketa: Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkudean

Noiz eta non

Noiztik: 2018/06/14 Noiz arte: 2018/07/13, 08:00 - 20:30

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Donostia International Physics Centerrekin (DIPC), Materialen Fisika Zentroarekin (CFM, CSIC-UPV/EHU zentro mistoa) eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean, Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean 2018 Topaketako antolatzaileekin batera, Ilustrazio Zientifikoko Berezko Tituluaren ikasleek egindako lanen erakusketa antolatu du. Erakusketa hiru ataletan banatuta dago:

‘Zientzia Irudikatzen’ atalean, ikasleen hainbat dibulgazio artikulu ilustratu erakusten dira. Atal horretako artikuluak gai desberdinei buruzkoak dira, honegatik atal horrek ‘Genetikatik paleontologiara medikuntzatik pasatzen’ azpi izenburua dauka. Hemen ilustrazio zientifikoaren erabilera transbertsala eta anitza erakusten da.

‘Eskala gainditzen’  atalean 3 dimentsiotako irudiak erakusten dira. ‘Molekula eta planeten artean’ azpi izenburua dauka atal horrek. Hemen marrazkiak begi hutsez ikusezina dena ikusgai egiteko gaitasuna erakusten da.

Azken atalak ‘Natura Ilustratzen’ izenburua dauka eta flora eta faunari buruzko marrazkiz osatuta dago. Atal horrek ‘Ilustrazio naturalista teknika tradizionalen bidez’ dauka azpi-izenburu. Hemen marrazkiak erakusten du naturaren edertasuna eta handitasuna adierazteko gaitasuna, ikusleari jakin-mina, maitasuna eta zaintzeko grina sortarazten diona.

Erakusketa ehukultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, ekainaren 14etik uztailaren 13a arte. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.