euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikerlariek inpaktu ekologikoa duten gaurkotasuneko proiektuen berri emango dute

Noiz eta non

2019/03/20, 18:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, martxoaren 20ean, 18:00tik 20:45etara, Loiola-Okendo Kultur Etxean, Donostian, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) hiru ikerlarik inpaktu ekologikoa duten gaurkotasuneko proiektuak aurkeztuko dituzte Ekologiako Jardunaldi Sozial eta Politikoak ekimenaren VI. edizioaren baitan. Jarduera Campo Creativo Cero erakundeak antolatu du.

Aurkeztuko diren hiru proiektuak honakoak dira:

  • ‘Biomimezia: naturan  oinarritutako diseinua’. Hizlaria: Gustavo Vargas, UPV/EHUko Materialen Ingeniaritzako doktotea.
  • ‘Itsas inguruneko mikroplastikoak, hondakin plastikuen kudeaketa eskasaren ondorioak’. Hizlaria: UPV/EHUko Ingeniari Industrial Amaia Mendoza.
  • ‘Precious Plastic: plastikoak berziklaketarako planta baten diseinu eta fabrikazioa’. Hizlaria: Iñaki Martin, aipatutako ikastegiko ikerlaria, Eibarren, Aretxabaletako eskolaren elkarlanarekin.

Aurkezpenen ostean, tarte bat izango da hausnarketa eta solasaldirako. Amaitzeko partekatze eta networkinarentzat denbora bat egongo da.

Martxoaren 20, 21 eta 22an Campos Creativo Cero elkarteak antolatutako Ekologiako Jardunaldi Sozial eta Politikoak ekimenaren VI. edizioa ospatuko da. Honetaz gain, martxoaren 31ean, Zurriola hondartzako sentsibilizazio eta garbiketa jardunaldia ospatuko da ere.

Proiektuei buruzko informazioa

Ekologiako Jardunaldi Sozial eta Politikoak jarduerari buruzko informazioa