euskaraespañol

Hautatu dira Musiversikaren finalerako taldeak

Duluth UPV/EHUren ordezkari izango da G-9 Unibertsitate arteko V. Musika Lehiaketaren finalean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/08/13

Irudia

Badakizkigu, dagoeneko, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUko gazte egile eta interpreteak ezagutu eta sustatu daitezen bultzatzeko eta kultura erakargarritasuna eta unibertsitateko musika jarduera hainbat estilotan sendotu eta eragiteko helburuekin antolatu duen ‘Musiversika’ Unibertsitateko I. Musika Lehiaketan hautatu diren musika taldeak zein diren.

Deialdi horren bidez, G-9 Unibertsitate arteko V. Musika Lehiaketaren finalean UPV/EHU ordezkatuko duen banda hautatu da, bai eta Musiversikaren amaierako kontzertuan, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian, irailaren 27an, ikasturte berria hastean, parte hartuko duten taldeak ere.

Horrela, Duluth taldeak ordezkatuko du UPV/EHU G-9 Unibertsitate arteko V. Musika Lehiaketaren finalean; Jarandillla de la Veran (Cáceres) izango da finala, 2018ko urriaren 6an. Hautaketa hori Exceso eta Chakka taldeek osatuko dute; deialdi honen sariak lortzeko lehiatuko dira, zuzeneko kontzertu batean, Arabako unibertsitate eszenatokian.

Lehiaketa horretara edozein estilo eta musika joeratako musika proposamenak aurkeztu ahalko dira, mugarik gabe, eta kideetako bat, gutxienez, UPV/EHUko unibertsitateko elkarteko kide (irakasleak, ikertzaileak, ikasleak edo administrazio eta zerbitzuetako langileak) duten banako talde edo talde kolektiboek parte hartu ahalko dute.

Musiversikako hautaketa batzordea Raúl Montero Gilete Arabako Campuseko Unibertsitate Proiekzioko zuzendariak, Alfredo Alcalde Jimmy Jazzeko programazio arduradunak eta Natxo Rodríguez Arkaute UPV/EHUko Kultura Ekintzako zuzendariak eratu dute.