euskaraespañol

Informatika graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/20

Irudia

UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola zentroan, Donostian, Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako, eta Informatika Ingeniaritzako Graduko 2016-2017 promozioko 87 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren buru Agustin Erkizia campuseko errektoreordea, Alexander Mendiburu UPV/EHUko Informatika Fakultateko dekanoa eta Goiatz Irazabal Colegio de Ingenieros Informáticos del País Vasco elkarteko presidentea izan ziren. Bestalde, Mikel Astiz, fakultateko ikasle ohiak eta (Google) Senior Software Engineer and Tech Lead-ak hitzaldia eskaini zuen. Ekitaldian bi espediente onenei diplomak eman zitzaien: Informatika Ingeniaritzako Graduan Jon Mediero Iturrioz eta Informatikan Ingeniaria Masterrean, Javier Fernández Anakabe. Amaitzeko, musika emanaldia Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren ikasleen eskutik izan zen: Mª Angeles Dueñas, abeslaria eta Jorge Fernández, piano jolea.