euskaraespañol

Neurozientzialari emakumezkoen I. Jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/02/14, 12:00 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 14, 12:00etan, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Neurozientzialari emakumezkoen I. Jardunaldia egingo da (I Jornada de Neurocientíficas. Mujer y Neurociencia: Retos de la Sociedad). Ekitaldi horrekin otsailaren 11n ospatzen den Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna gogoratuko da.

 Ekitaldian izango dira:

  • Estibaliz Capetillo González de Zarate, UPV/EHU, Ikerbasque, Achucarro Basque Center for Neuroscience
  • Amaia Esquisabel Alegría, Eusko Jaurlaritzako Ikerketaren zuzendaria
  • Olga Peñagarikano Ahedo, UPV/EHU
  • Leire Zubiaurre Elorza, Deustuko Unibertsitatea

Kongresua antolatu dute Achucarro, Basque Center For Neuroscience; UPV/EHU; Deustuko Unibertsitatea; Ikerbasque, Basque Foundation for Science; eta Eusko Jaurlaritzak.