euskaraespañol

VII. Abiatu Sariak banatu dira Bizkaiko Campusean sortutako enpresa onenen artean

Keynetic SL, Gik SL, Edurobotic CB eta Arquinea CB izan dira saritutako proiektuak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/06

VII. Abiatu Sariak edizioanEnpresa sariatuak
VII. Abiatu Sariak edizioanEnpresa sariatuak. (Tere Ormazabal. UPV/EHU)

Astelehenean, martxoak 5, Bizkaia Aretoko Arriaga gelan, Bizkaiko Campusean sortutako unibertsitate-enpresa oinarri teknologiko eta berritzaileak aintzat hartzen dituzten VII Abiatu Sariak banatu dira. Keynetic SL, Gik SL, Edurobotic CB eta Arquinea CB izan dira enpresa sarituak. Aurtengo edizioan, 15 hautagai aurkeztu dira, eta horietakoak hamaika finalista izan dira.

Sari banaketa ekitaldian parte hartu dute Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Ainara Basurko, Beazeko zuzendaria, Eva Amresto, BFA Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko burua, eta Noemí Peña, Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria.

Abiatu Sariak 2003. Urtean sortu ziren eta bi urtean behin Bizkaiko Campusean sortutako enpresa hoberenak saritzen dituzte. Lau ezaugarri hartzen dituzten kontuan: berritzailea, UPV/EHUekin lotura, emaitzak, ibilbidea eta hazteko  aurreikuspena, eta bazkideen konpromisoa. Hiru urte lehenengo sortutako enpresek aurkeztu ahal dituzte sarietarako hautagaiak.

Aurtengo edizioan bi lehenengo sari bereiztu dituzte, 5.000 euroko sariak, eta bi bigarrenak, 2.500 eurokoak. Keynetk SL eta Gik SL enpresak lehenengoko sariak lortu dituzte. Edurobotik CB eta Arquinea CB bigarrenak izan dira.

  • Keynetic S.L. Industria-sareen segurtasuna
  • Gïk S.L. Ardo Urdina merkaturatze eta distribuzioaren Ardo Urdina.
  • Edurobotic C.B. STEAM irakaskuntza (Natura Zientzia, Teknologia eta Matematika)
  • Arquinea C.B.  Arkitektura diseinuarekin eta Diseinua arkitekturarekin.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak eta BEAZ Bizkaiak 18 urte daramatzate elkarlanean UPV/EHUn kultura ekintzailearen sustapena eta oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen sorrera bultzatzea helburu duen ZITEK programan.