Eduki publikatzailea

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako titulatu berriei diplomak emateko ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/06 Noiz arte: 2017/10/04, 19:00 - 17:12

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 6an, 19.00etan, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2016-2017ko promozioko titulaturi zein Garraio Sistemak Unibertsitate Masterren eta Material Berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean titulatu berriei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Bertan 2016-17 promozioan espediente onenak lortu dituzten Graduko ikasleak dagozkien bezala aintzat hartuko dira. Ekitaldia jendetsua izango da.

Ekitaldiaren buru UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta eskolako zuzendaria J. Xabier Ostolaza izango dira.

Horrez gain, ekitaldian 2016-2017 ikasturtean erretiroa hartu duten irakasleei eta eskolan 25 urte lanean bete dituztenei omenaldia egingo zaie ere.

Halaber, ikastegiko ikasle ohia, GKN Drivelineko Makina Elektrikoen mundu mailako arduraduna eta GKN Multinazionalaren Fellow den José Manuel Cubert Doktoreak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: "Ingeniaritzako gradudunen egungo eta etorkizuneko erronkak".

EGITARAUA

  • J. Xabier Ostolaza, Eskolako Zuzendariak hasiera emango dio ekitaldiari.
  • Eskolan erretiroa hartu berri duen irakasleari eta lanean 25 urte bete dutenei esker onak ematea.
  • Eskolako ikasle ohia, GKN Drivelineko Makina Elektrikoen mundu mailako arduraduna eta GKN Multinazionalaren Fellow den José Manuel Cubert Doktorearen mintzaldia: "Ingeniaritzako gradudunen egungo eta etorkizuneko erronkak".
  • 2016-17 ikasturtean Material Berriztagarrien Ingeniaritza  Unibertsitate Masterreko ikasleei diplomak banatzea.
  • 2016-17 ikasturtean  Garraio Sistemak Unibertsitate Masterreko ikasleei diplomak banatzea.
  • 2016-17 promozioan espediente onenak lortu dituzten Graduko ikasleak saritzea.
  • 2016-17  ikasturtean graduatu diren  ikasleei  diplomak banatzea.
  • Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren hitzaldia.
  • Nekane Balluerka  Euskal Herriko Unibertsitateko errektore andereak hitzaldi batekin amaiera emango dio ekitaldiari.
  • Musika emanaldia (Musikene).