DMS International reseach centre

DMS International reseach centre

1993ko otsailaren 17an sortu zen, Nazioarteko Kriminologia Elkartearekin sinatutako hitzarmenaren bidez.

Delinkuentzia, Marjinalitatea eta Gizarte Harremanei buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroaren funtzioak honako hauek dira:

  1. Delinkuentziaren eta marjinalitatearen arloan era guztietako azterlan eta ikerketa zientifikoak sustatu, gauzatu eta zabaltzea, gizabanakoen eta herrien garapen ekonomiko, sozial eta kultural bidezkoagoa eta baketsuagoa lortzeko helburuarekin.

  2. Gaur egungo munduko gizarte-harremanen arazoak aztertzea eta konponbide egokienak proposatzea.

  3. Ikertzaile gazteen prestakuntza bultzatzea.

  4. Ikasleen eta ikertzaileen trukea sustatzea beren jardueraren esparruan, beste herrialde eta kultura batzuetako bekadunak eta ikertzaileak hartuz.

  5. Delinkuentziari, marjinalitateari eta gizarte-harremanei buruzko ezagutzak zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten bilera zientifikoak, ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak antolatzea.

  6. Harreman akademikoak eta ikerketakoak izatea Kriminologiaren Nazioarteko Elkartearekin, Montrealgo Kriminologia Konparatuaren Nazioarteko Zentroarekin, Genovako Kriminologia Klinikoaren Nazioarteko Zentroarekin eta haren ekintza eremu berean lan egiten duten nazioarteko gainerako zentro eta erakundeekin.

  7. Egindako ikerketak argitaratzea. 

  8. Kriminologiako nazioarteko doktorego programa bat ezar dadin sustatzea.