Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean

106. Garai iraganen kroniketatik

Garai iraganen kroniketatik

ukanik jende bikainenen berri;

Edertasun bertso eder eginik,

dama zendu, zaldun finei batzarri,

 

soa jarriz zerik ederrenetan

—esku, oin, ezpain, begi zein bekoki—,

bazekiketen lumok hitz landutan

biltzen are zure eder hau, eiki.

 

Gorenik, doi-doi zuten iragartzen

gure aro hau, zu irudikatuz;

igarle-begiz zarena asmatzen,

labur agitu ziren aintza-kantuz;

 

guk, ordea, egun helduon zorrotz,

begien miraz, mihia dugu motz.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus