14sorkun

MIKEL LABOA SARIA<br>Doinua hitz, hitza doinu 2017

Deialdia PDF formatuan

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak Mikel Laboa saria deitzen du.

Gaia: Doinua hitz, hitza doinu.

Nori zuzendua: 35 urtetik beherako artista gazteei.

Kantaren hizkuntza: euskara.

Baldintzak: artista bakoitzak kanta bakarra (edozein estilotan) aurkeztu ahal izango du, originala eta argitaragabea, CD batean grabaturik. Aparteko orri batean aurkeztuko da kantaren letra. Partitura aurkeztea aukerakoa izango da.

Gutun itxi batean aurkeztuko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, NANaren fotokopia, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa. Gutunaren azalean, kantaren izena agertuko da.

Balioetsiko dena hauxe da: doinuaren maila musikala, hitzaren maila poetikoa, eta doinuaren eta hitzaren arteko loturaren egokitasuna.

Hiru sari emango dira: 3.000 euroko lehen sari bat eta 1.000 euroko bi akzesit. Egileak izango du kantaren egile-eskubideen jabetza.

Kantak aurkezteko epea: 2017ko urriaren 30a.

Helbidea: Mikel Laboa Katedra. Carlos Santamaria Zentroa, B2 bulegoa. UPV/EHUren Gipuzkoako Campusa. 20018 Donostia.

Epaimahaiaren erabakia: 2017ko abendua.

Mikel Laboa Katedraren atarian argitaratuko da sariari buruzko informazioa: https://www.ehu.eus/laboakatedra

Sariaren inguruko gorabeherei buruzko galderak honako helbide elektroniko honetara zuzenduko dira: juankruz.igerabide@ehu.eus