Jardunaldia
EHUko Esperientzia Gelen III. Jardunaldiak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/05/15, 09:30
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendaritzek antolatu dituzte Esperientzia Gelen III. Jardunaldiak, eta aurten Arabako Campusera eramango dira.
Hiru campusetako Esperientzia Geletako 4. mailako ikasleak ‘Gasteiz: Erdi Aroko hiri baten sorrera" izenburupean Letren Fakultatean egingo diren jardunaldietan bilduko dira.
Jardunaldia osatzeko, bisita gidatua egingo da Gasteizko Santa Maria Katedralera eta alde zaharrera, eta, amaitzeko, hiru campusetako ehun ikasle baino gehiago bilduko dituen bazkaria egingo da.