inf_Ideien lehiaketa

EHUP! JAIA 2026: KULTUR JARDUERAK ANTOLATZEKO IDEI LEHIAKETA

2025eko maiatzaren hasieran programatu zen EHUP! Jaia, UPV/EHUko kide izatearen sentimendua sustatzeko helburuarekin. Bizkaiko Campusetik antolatuta EHUP! Jaia, besteak beste, ikasle talde zabal batek sustatu zuen, ohiko unibertsitate-festa berreskuratzeko eta campus guztietako ikasleak eta unibertsitate-komunitatea batzeko.

Jarduera horren lekukoa hartuta, Gipuzkoako campusak hartuko du apirilean 2026ko EHUP! Jaiaren bigarren edizioa. Hori dela eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak kultur jarduerak antolatzeko ideia lehiaketarako deialdia egiten du. 

 

Proposamenak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 7ra arte irekita egongo da. 

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus