2022/23ko Aurretiko Izen-ematea / Matrikulazioa
Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua eskuratu nahi duten pertsonek, lehenik eta behin, AURRETIKO IZEN-EMATEA egin beharko dute. Ondoren, berriz, MATRIKULA egin ahal izango dute.
AURRE IZEN-EMATEA
Datak
2022ko Ekainak 1etik 12ra
Eskaera egitea
- Honako inprimaki hau betez:
Plazen eskaintza eta esleipena
- 55 plaza eskaintzen dira.
- 8 plaza gordeko dira adinekoentzat.
- 8 plaza gordeko dira unibertsitate-titulurik ez duten pertsonentzat.
Ekainak 13an argitaratuko dira:
- Adinaren arabera onartuen behin-behineko zerrenda.
- Unibertsitate-titulurik gabeko onartuen behin behineko zerrenda.
- Zozketan parte hartuko duten pertsonen behin behineko zerrenda.
Erreklamazio-epea: Ekainak 14tik 15era.
Ekainak 16an argitaratuko da:
- Zozketan parte hartuko duten pertsonen behin betiko zerrenda.
- Unibertsitate-titulurik gabeko onartuen behin betiko zerrenda.
- Adinaren arabera onartuen behin betiko zerrenda.
Eskeitzen diren plazak baina hautagai gehiago izanez gero, Ekainak 20an goizeko 11:30etan eginen da zozketa Elbira Zipitria Zentroko 0.01 ikasgelan.
Erreklamazio-epea: Ekainak 21ean.
Ekainak 22an , emaitza argitaratuko dugu webgunean.
- 2022-23 Ikasturteko Zozketaren Emaitza.
- Behin behineko itxaron zerrenda.
- Behin betiko itxaron zerrenda.
MATRIKULA
Datak
Uztailaren 4tik 7ra (mezu elektroniko bat bidaliko da egun eta ordu zehatzarekin)
Ordutegia
9:30etatik 13:30etara.
Tokia
Esperientzia Geletako Idazkaritza - Elbira Zipitria Zentroa-Ondarreta kalea. 18. Donostia-San Sebastián