Zeinu Hizkuntza ikastaroa ikasleentzat
Hezkuntza Inklusiborako Zerbitzuak “Zeinu Hizkuntza” ikastaroak antolatu ditu hiru campusetan (presentzialak). Ikastaro hauek EHUko gradu eta graduondoko ikasketetan matrikulatuta dauden ikasleei zuzendua daude.
Ikastaro hau zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia ikasteko sarrera da, hizkuntza horretan modu labur eta errazean adierazteko gai izateko, pertsona gorrak eta komunikatzeko modua ezagutzeaz gain. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko zeinuak eta pertsona gorrek erabiltzen duten alfabeto daktilologikoa erabiltzen ikasiko duzu.
Ikastaroei buruzko informazioa
Ikastaroaren iraupena 30 ordukoa da, presentzialak eta nahitaezkoak, astean bi saiotan banatuta, eta hautazko kreditu bateko aitortza du. Hautazko kreditua emango da beti ere ikasleek eskoletara bertaratzearen % 100 betetzen badute.
Ikastaroen egutegia eta ordutegia
Guztira hiru ikastaro eskainiko dira. Datak eta ordutegiak hauek izango dira:
- Gasteiz: astearte eta ostegunetan: 14:30-17:00. Hasiera: urriak 20tik azaroak 26 arte
- Leioa: astelehen eta asteazkenetan 14:30-17:00. Hasiera: urriak 19tik azaroak 25 arte
- Donostia: astearte eta ostegunetan: 14:30-17:00. Hasiera: urriak 20tik azaroak 26 arte
Plaza mugatuak
Plaza kopurua mugatua da eta parte-hartzaileen hautaketa inskripzio ordenaren arabera egingo da plaza guztiak bete arte, 20 ikastaro bakoitzeko izango dira.
Plazen % 5 desgaitasun-egoeran dauden ikasleentzat gordeko da. Desgaitasunen bat izanez gero, formularioan ziurtagiria atxikitu beharko duzu.
Ikastaroa Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin antolatu da.
Izena emateko formularioa
Izena emateko epea irailaren 30ean goizeko 10:00etan hasiko da eta urriak 2an itxiko da, eguerdiko 13: 00etan. Web atariaren bidez egiten da.
Izen-emateko estekak:
- Araba: Zeinu-hizkuntza ikastaroa
- Bizkaia-Leioa: Zeinu Hizkuntza ikastaroa
- Gipuzkoa: Zeinu Hizkuntza Ikastaroa
Onartutako pertsonen zerrenda
Onartutako pertsonen zerrenda urriaren 6an argitaratuko da web atarian. Onartutako pertsona guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute ikastaroaren jarraibideekin.