UPV/EHUren Bizitzaren Basoa

Bizitzaren Basoa

UPV/EHUk 2000. urtean lehiaketa baterako deialdia egitea erabaki zuen, gune bat eraikitzeko Leioako Campusean, non beren gorpua ikerketa zientifikorako ematen duten pertsonen errautsak gordeko baitziren.

Proiektu irabazleak, eraikin bat ez bezala, sekula itxita ez dagoen (fisikoki, bisualki edo kontzeptualki) leku bat sortzea proposatu zuen, biderik gabe, aterik gabe, ordenarik gabe, zenbakirik gabe, mugarik gabe... leku hori baso bat da. Monumentua altuera handiko metalezko 20 zuhaitzen multzo batek osatzen du, eta horren barruan jarriko dira emaileen errauts-kutxak.

Arboretumean kokatua, Lertutxe urtegiaren ondoan, eremu berezia eta bakarra da, eta horren bidez aitortza egiten zaio gorpua ematen duten pertsonen eskuzabaltasunari, medikuntzan aurrera egitea ahalbidetzen dutelako, nola irakaskuntzan hala ikerketetan.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es