Mikro_gaiak

Gaiak

Aurkeztuko diren entseguek ondoko gai hauetakoren bat jorratuko dute, beti ere politikarekiko hurbilketa eginez, gizarte problemak konpontzeko bitarte delakoan. Idazleak nahi izango duen dimentsioa eman ahal izango dio hautatutako gaiari. Gaiak esangura zabalean ulertu behar dira eta, ondoren eskaintzen den azalpenaren bidez, zenbait ideia eman nahi zaio entsegugileari.

1. Gaia: Demokrazia, boterea eta partaidetza

Demokraziaren hurbilketa formalistetatik harago, botere logika erlazionalen garrantzia azpimarratuko luketen hurbilketak gomendatzen dira, menperatze dinamiketan oinarritzen ez direnak eta parte hartzearen garrantzian sakonduz, aldaketa prozesuetarako baliabide gisa hartuta.

2. Gaia: Politika eta Generoa

Nabarmendu nahi da politika gizonezkoen sexu-genero sistema menderatzaile batek zeharkatuta dagoela, gainditu behar dena eta gainditu ahal dena, hiritar guztiak oro, objektu barik, politikaren subjektu izango bada, sexua edo generoa edozein delarik ere. 

3. Gaia: Kudeaketa publikoa

Gai honi egin dakizkion hurbilketen artetik, erakundeetako gestio publikoaren alderdi zehatzak, aplikatuak edo orokorrak edo, publikotasuna, herri edo auzotasun gisa ulertuta, gestionatzeko alderdi zehatzak, aplikatuak edo orokorrak jorratzeko proposatzen da.

4. Gaia: Euskal Politika

Nabarmendu nahi dira politikotasun eta politikaren alderdi baikor, pozgarri, eraikitzaileak, euskal komunitatearen errealitate sozio politikoari aplikatuta eta orientatuta, beroni erreferentzia eginez, beti ere modurik barneragarrienean.