inf_becas_transición_2020

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak

Desgaitasun aitortuta duten ikasleek desgaitasuna duten pertsonentzako kupoan gordetako plazetako bat eskatu ahal izango dute. Hau da jarraitu beharreko prozedura:

  1. Irakurri arretaz oinarriak eta baldintzak betetzen diren: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/-/deialdia-hezkuntza-esparrutik-lan-arlora-igarotzeko-beken-programa-1
  2. Datu eta agiri hauek Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren helbide elektronikora bidali: discap@ehu.eus
    • Desgaitasun maila egiaztatzeko ziurtagiria
    • I. eranskina, Ikastegiko Praktiketako Arduradunak bete behar duena
    • Harremanetarako datuak
  3. Bigarren puntuan adierazitako agiriak bidaltzeko epeek honako muga hauek izango dituzte:
    • 2026ko maiatzaren 8a, ekainetik abuztura bitartean egin beharreko praktiketarako.
    • Ekainaren 5ean, uztailetik irailera bitartean egin beharreko praktiketarako.
    • Ekainaren 30a, urritik abendura bitartean egin beharreko praktiketarako.
  4. Zerbitzuak hautatutako pertsonaren datuak ikastegiari jakinaraziko dio praktikak esleitzeko . Eskaera onartu zaien pertsonak Ikastegiko Praktiketako Arduradunarekin harremanetan jarri beharko du, ikastegiak praktikak egiteko ezarrita duen prozeduran kudeatu ahal izateko.