Desgaitasunak dituzten pertsonei zuzendutako beken eta praktiken deialdiak

“Sumando Energía” programaren III. Deialdia aurkezten dute, desgaitasunak dituzten ikasleentzat

Repsol eta Fundación Universia erakundeek beka hauek aurkezten dituzte, Repsolen praktikak egitearen bidez enplegagarritasuna bultzatzeko asmoz.

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko martxoaren 31ra arte.

Esteka: Deialdirako esteka

Esteka: Informazio gehiago

 

ONCE Fundazioaren "Oportunidad al Talento" Bekak

ONCE Fundazioaren beken programa, unibertsitateko ikasleen lan inklusioa bultzatzeko.

Programak desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleek graduko edo graduondoko titulua gainditzeko praktika curricularrak eta prestakuntza osatzeko curriculumetik kanpoko praktikak egin ditzaten errazten du.

Esteka: 2019-2020 ikasturteko deialdia

 

Desgaitasuna duten pertsonentzako beka deialdia. Lantegi Batuak-en praktikak

Lantegi Batuak-ek beka baten deialdia luzatu du,UPV/EHUrekin batera. Beka horren xedea, UPV/EHUko desgaitasunak dtuzten ikasleen eta tituludunen enplegua lortzeko aukerak gahitzea da,  Lantegi Batuak-en lantegiren batean 6 hilabeteko praktikak eginez.

Esteka: 2019-2020 ikasturteko deialdia

 

Gureak Praktika-bekak

Gureak taldeak “GUREAK BEKAK” deialdia jarri du martxan. Beka honen helburua, enpresetako praktika akademikoen bidez, ezgaitasuna duten ikasleei enplegagarritasuna eta lanbide etorkizuna garatzen laguntzea da.

Esteka: 2019-2020ko deialdia

 

Bekak Fundación ONCE-CRUE. Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzako poraktikak

Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzako praktika programa. Bere helburua kanpoko praktika akademikoak egitera bultzatzea da, lehen lan esperientziara sarbidea erraztuz eta lana lortzeko aukerak hobetuz.

Esteka: 2019-2020 ikasturteko deialdia

 

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak

Enpresetan lan-praktikak egiteko edo gazte-ekintzailetza bultzatzeko. Esteka: Irakurri gehiago...

 

Ekintzailetza bultzatzeko prestakuntza beka programa, desgaitasunak dituzten unibertsitateko tituludunei zuzenduta

Programa PREVENT Fundazioak bultzatzen du ESADEren laguntzaz

Esteka: Informazio gehiago 

 

‘Santander Star’ desgaitasuna duten unibertsitateko Ikasleentzat Madrileko bere egoitza korporatiboan lan praktika hezigarriak egiteko programa

Unibertsitateko ikaslea bazara eta desgaitasunen bat baduzu, Banco Santander-ek, Universia Fundazioaren laguntzaz, praktika hauetan parte hartzera animatzen zaitu, eta ingurune berritzaile eta digital batean zure potentzial guztia garatu ahal izango duzu. ‘Santander Start’ programaren bidez, talde bateko kide izango zara, proiektu errealetan parte hartuz, eta zure behar eta kezken arabera diseinatutako prestakuntza-jardueretara sarbidea izango duzu.

Praktikek 9 hilabeteko iraupena izango dute eta ikasketarako diru-laguntza lehiakorra emango da.

Esteka: Informazioa eta izena emateko formularioa

 

Unibertsitateko tituludunentzako Talentum beka. % 5eko erreserba desgaitasuna duten pertsonentzat

SEPI-Telefonica fundazioak beka horietarako deialdia egin du, unibertsitateko tituludun gazteei edo gehienez ere 30 ECTS kreditu gainditu gabe dituzten ikasleei edo lanbide-heziketako goi-mailako tituludunei TELEFonica lantokietan prestakuntza praktikoko aldiak emateko. Praktikak tutore batek gainbegiratuko ditu.

Esteka: 2020-2021 deialdia

 

  Ver video Historia en lengua signos a pantalla completaBideoa - Urteko Bekak eta praktikak