Ogi apurrak

osteguna, 2016ko abenduaren 15a

Ikerlan onenari emandako Antonio Beristain VI (2016) sariaren emanaldia


Antonio Beristain irakaslea eta honoris causa doktorea omentzeko VI. Topaketa Donostian egin zen, " Victimización sexual y tabúes sociales: ¿Qué necesitan las víctimas y cómo responde la administración de justicia penal a sus derechos y necesidades?" izenburupean, 2016ko azaroaren 24an, eta horren harira, 2016ko edizioari zegokion "Antonio Beristain" biktimologiako ikerketen VI. saria eman zen.
Saria ex aequo eman zitzaien:

María Jiménez Ramos andreari, Kazetaria eta Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean doktoregai denari, Escribir sobre las víctimas: la bibliografía dedicada a los asesinados por ETA lanarengatik; eta,

Laura Guerrero Vidal andreari, Madrilgo Carlos III unibertsitateko Zuzenbideko ikaslea, La Justicia restaurativa en los delitos cometidos por el terrorismo de ETA: La conocida como "vía Nanclares" y los encuentros restaurativos

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es