Gure esperimentuetan parte hartu nahi baduzu

sakatu hemen eta bete galdetegi txiki bat

ONGOING EXPERIMENT

  • Title of the experiment: PNSB
    Responsible of the experiment: Svetlana Zimnukhova
    Objective: Esperimentu honen helburua da esaldiak irakurtzen ditugunean gertatzen diren prozesuak ikertzea. Beste modu batera esanda, esaldi bat irakurtzen dugun bitartean, esaldiaren elementu desberdiak nola lotzen ditugun eta zer-nolako prozesuak gertatzen diren gure burmuinan momentu zehatz hartan ikertzeko asmoa dugu. Ikerketa honen emaitzek elementu linguistiko desberdinak nola prozesatzen diren hobeto ulertzen lagunduko digute.
    Participants: Euskara  etxean  ikasi duten hiztuna (aitak eta amak euskeraz hitz egin behar dute) eta eskuina izatea.
    Procedure: Jarraituko dugun prozeduran, txano elastiko bat jarriko dizugu (32 kanal) buruan. Honela, egiten ari zaren lanaren ondorioz sortuko den burmuinaren aktibitate elektrikoa neurtuko dugu. Txanoa jartzean biskositate handiko gela erabiliko dugu, ondoren ilea garbitzeko laborategi honetan azpiegitura egokia dago.  Esperimentuak irauten duen bitartean ordenadore aurrean eserita egongo zara. Esaldi batzuk irakurri beharko dituzu. Esaldiak banan-banan agertuko zaizkizu pantaila erdian, hitzez-hitz. Egin behar duzuna zera da: perpausak irakurri arretaz, izan ere noizbehinka galderak agertuko dira pantailan eta erantzun beharko diezu botoi bat erabilita.  Oso garrantzitsua da ezarriko zaizun lana egiten ari zaren bitartean, alegia irakurri bitartean begiak ez ixtea. Begiak bereziki atondutako uneetatik kanpo itxiz gero, jasotzen ari garen zure burmuinaren erregistroan eragina izango du. Begiak kliskatzeko tarteak erabili beharko dituzu.
    Duration: Esperimentuak guztira bi ordu edo bi ordu eta erdi (120-150 min) inguru iraungo du
    Compensation20 euro
    More info: svetlana.zimnukhova@ehu.eus

 

Comments are closed.